Antartikako izotz geruzaren bilakaera ezagutzeko, NASAk urteak daramatza IceBridge ikerketa-proiektua garatzen.
NASA Antartikan
Izotz plakak, glaziarrak, itsasoko izotzak… Hauek dira Antartika kontinentetik heltzen zaizkigun irudiak, lurralde honetan egiten diren ikuskapen misio ugarien bidez.
NASAko IceBridge operazioak, adibidez, zazpi misio zientifiko osatu ditu aurten. Neurtzeko tresneriaz antolatutako DC-8 batek, iraupen luzeko hegaldiak egin ditu Punta Arenas inguruan, Txilen. 17 zientzialarik hartu dute parte Antartikako izotzaren egoeraren inguruan datuak jasotzeko egin den kanpainan.
MICHAEL STUDINGER; nasa: Hau da DC-8rekin Antartikara itzuliko garen 4. urtea. Aurreko hegaldi eta misioen datuak aztertu ditugu eta ikusi dugu izotz geruzak azkar mehetzen ari direla, Pine Island glaziarrean esaterako. Mehetze hau azkartzen ari da eta barnealdera zabaltzen, beraz ezinbestekoa zaigu zaintzea eta urtero itzultzea etorkizuneko iragarpenak egin ahal izateko behar ditugun modelo informatikoak elikatuko dituzten datuak jasotzeko.
Hegaldi batean Pine Island glaziarrean ikaragarrizko pitzadura deskubritu zen. Sateliteak igorritako irudietan, askatzear dagoen izugarrizko izotz zatia ikusten da, New York hiriko tamaina izango lukeen iceberg-a sor lezake.
KELLY BRUNT; nasa: IceBridge-k lan handia egin zuen arraila aztertzen eta bere dinamikaren ikuspegi zabala ematen. Hor dagoen izotz nahasketa oso interesgarria da.
Pitzadura ustekabean ikusi zuten iaz. Sekulakoa izango litzateke itzuli ahal izatea eta bere garapena ikustea edo inspekzio berri bat egitea aurrealdeko izotz-jausi bati lotua.
Normalean, Antartikako penintsulako mendiak lainoez inguratutik egoten dira baina gaur ikuspegia garbia da. Jaisten den heinean, itsas izotz eremu zabalak ikusten dira, forma eta lodiera ezberdinetakoak. Hau itsasoko izotza eta iceberg-ak dituen sastraka eskualdea da. Izotzaren koloreak eta egiturak adina eta lodiera sailkatzen uzten dituzte.
Izotz honek uda pasa eta iraun duenaren adina lodiera du.
Izotz ilunagoa, grisagoa, duela gutxikoa da eta 10 bat zentimetro izango ditu. Elurrak estali duen izotz zuriak berriz 30 zentimetro baino gehiago ditu.
Erdi behealdean dagoen izotza hain da leuna ordu gutxi besterik ez dituela izango. Izotz hauskorra da, pikortatua, edari lohitsua bezalakoa eta uraren turbulentzien dinamikak sortu du.
IceBridge Operazioa bi aldiz itzuli da Pine Island glaziarrera 2012an.
Lehen bidaian, eskualde osoaren gainetik hegan egin zuen. Kanpaina hau amaitu ondoren, zientzialariek aurreko neurketekin konparatu ahal izan zuten ikerketa berria, denboran zehar eskualdean izandako aldaketa azkar eta orokorrak hobeto dokumentatzeko.
Bigarren espedizioan, IceBridgek neurtu gabe zeuden glaziarren adarretatik zehar hegan egin zuen. Oinarriak aztertu zituen etorkizuneko aldaketak neurtzen lagunduko duten datuak eskuratzeko.
KELLY BRUNT; nasa: Itsasoak nibela igotzeko Antartikako iturritik jaso duen ekarpen handiena, eskualde honetan ikusten dugun aldaketa izan da. Ez bakarrik Pine Island-en, baita ondoko Thwaites glaziarrean ere.
Deskubritutako arrail izugarria jakin-mina eragiten duen fenomenoa izan da eta gertaera benetan garrantzitsua .
IceBridge operazioaren azken hegaldien ondorioz, taldeak elurrak bete duen pitzaduraren oso irudi onak ditu eta bere garapenaren informazioa. Laster iceberg berria sortuko da. Zaila da jakitea noiz gertatuko den baina baldintzak egokiak dira horretarako.
KELLY BRUNT; nasa: Itsasoko izotzak hondoko itsasoaren indargetzailetzat jokatzen du, eta izotz plataformen aurrealdea babesten du. Pine Island glaziarraren aurrean itsasoko izotza ez egoteak askatzeko prestatzen ari dela esan nahiko luke.
IceBridgek, Antartikako izotz geruzen egoera monitorizatzeko erabiliko diren datuak ekarriko ditu kanpaina honetatik. Sateliteek Pine Island glaziarraren arraila behatzen jarraituko dute, urtzaldiak jarraitzen duen bitartean.
Teknopolis
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







