Karey dortoka

Karei dortoka Karibe itsasoko ur epeletan bizi da, eta arrautzak erruteko soilik itzultzen da kostaldera. Koral-hesian kokatzen diren belakiez elikatzen da.

Inguruko tenperaturaren menpeko izaki bizidunak dira koralak. 22 eta 28 gradu arteko tenperatura behar dute garatzeko. Horregatik, uraren tenperatura igotzeak munduko koralen bostena desagerrarazi du dagoeneko. Izan ere, ur beroak alga mikroskopikoen galera ekarri du, eta horrek koralen dekolorazioa. Zuritze horrek jarraituko balu edo areagotuko balitz, koralen garatzeko eta ugaltzeko gaitasuna pixkanaka gutxituko litzateke, eta, horrekin batera, baita karei dortokak hain beharrezko dituen belakiak ere.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali