Itsas txakur marmolairea
Milioika itsas txakur marmolaire daude Ozeano Artikoan eta Bering itsasartean. Erditu baino lehen, emeek gordelekua eraikitzen dute bankisa estaltzen duen elur-geruza lodian, beren kumeak hotzetik eta harrapariengandik babesteko. Urtzaldiak gordelekua suntsitzen du, eta orduan kendu ohi zaie titia itsas txaur txikiei.
Baina klima berotzearen ondorioz, elurra goizegi urtzen da, eta kumeak babesik gabe gelditzen dira. Bankisa XXI. mendearen amaieran desagertuko dela aurreikusten da. Itsas txakur marmolaireek lurreko bizitzara egokitzea lortzen ez badute, bankisarekin batera desagertzeko arriskuan egongo dira.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







