Itsas dortoka
Klimaren aldaketaren ondorioz, itsas maila igotzen ari da, eta muturreko fenomenoen maiztasuna, hala nola urakanak eta zikloiak, handitzen. Hori guztia mehatxu berri bat da itsas dortokentzat, lurralde tropikal eta subtropikaletako hondartzetan egiten baitituzte habiak.
Dortoka hauek lortu zuten beste izotzaldietatik bizirik ateratzea, haien migrazio-bideak aldatuz eta errute-leku berriak aukeratuz, baina oraingoan, baliteke moldagarritasun hori nahikoa ez izatea. Izan ere, haien ingurunea gehiegizko abiaduran ari da aldatzen eta gizakion azpiegiturek jadanik okupatu edo suntsitu dituzte errute-lekuak.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







