Xabier Agote, Donostia, 1964/09/09
Gertutik: Xabier Agote
Kaixo Xabier Agote naiz. Ontzi-arotza naiz, eta Pasaiako Ondartxo itsas kulturaren zentroko arduraduna naiz. 
Nire lana Euskal Herriko itsasontzien berreskurapenean oinarritzen da. Eta horretarako egiten duguna da garai bateko itsasontziak nolakoak izan ziren aztertu, eta horren arabera eraikitzen dugu itsasontzia, helburu ezberdinekin. Batetik, jakiteko garai bateko itsasontzi horiek nolakoak ziren, eta, bestetik, ondare-balioa dutelako eta Euskal Herria itsasoan zer izan zen jakinarazteko.
Gauza da txikitan joera neukala Donostiako portura joatekoa, bai arrantzara, bai bainatzera. Txikia nintzenean, egurrezko itsasontzi asko zeuden gureak direnak, Euskal Herriko ezaugarriak mantendu izan dituztenak. Baina aldi berean izan nintzen itsasontzi horien gainbeheraren lekukoa. Eta 18 urte nituela enteratu nintzen horrelako ofizioa ikasteko eskolak bazeudela, eta orduan erabaki nuen hori ikastea. Ez dakit zergatik, beti izan da zaletasun bat, eta gauza da zaletasuna lanbide bihurtu dudala.
Badira 20 urte itsas ontzigintza ikasi nuela, ontzi-arotza bihurtzeko. Eta urruti izan nuen aukera hori, Estatu Batuetan, Maine estatuko itsas museoko ontzigintza eskolan. Eta ofizioarekin edo lanbidearekin batera, ustekabean, aukera izan nuen itsas ondarea kudeatzeko eta zaintzeko modu berri bat ezagutzeko.
Nire asmoa zen Estatu Batuetan ezagututako ondare bizi hori, gizartearen parte-hartzearekin berreskuratzen dena, Euskal Herrian ere berreskuratzea, Estatu Batuetan ikasitako gauza bera hemen egitea.
Guk egiten dugun lanak balio du Euskal Herriko itsas iragana nolakoa izan zen ezagutzeko. Oso ondo ulertzen da lehorreko arkitektura zaindu beharra daukagula. Eta agian itsasoko arkitektura, itsas tipologia hori, gure arbasoek sortutakoa eta mendeetan zehar garatuz joan dena, ahaztu egin da. Itsasoa beti urrutiago gelditu zaigu, itsasontziak ere egurrez eraikiak izan dira, eta, beraz, biziraupen laburra izan dute, oso arrasto gutxi geratu zaigu. Beraz, horretan datza gure lanaren garrantzia, iragan hori, ahaztutako itsas teknologia hori berreskuratzean.
Nik esango nuke guk egiten dugun lana gizartean nahiko balioetsita dagoela. Guk joera daukagu beti jendearen aurrean lan egiteko, bai itsasontziak eraikitzen ditugunean, bai itsasora joaten garenean. Jendea gonbidatzen dugu, hitzaldiak ematen ditugu, eta batez beste ikusten dugu gizartean badagoela gero eta interes handiago bat.
Nere lanbidearen alderdi txarrena esango nuke dela nahiko laguntza eskuratzen ez duzunean zure helburuak lortzeko lana aldapan gora izaten dela beti, eta pasioan oinarritzen denez, nire denbora libre gehienak eta oporrak eta abar nire lanari dedikatzen dizkiot.
Alde on asko ditu. Batetik, aukera eman dit oso jende interesgarria ezagutzeko, goi-mailako ikerlariak, arkeologoak..., eta haien bidez asko ikasteko aukera izan dut. Eta, bestetik, aspaldi desagertutako itsasontzi bat lehenengo aldiz eraikitzen duzunean, garai hartako teknologia erabiliz, niretzat oso aberatsa da hori. Bestalde, gure joera izaten da guk eraikitzen ditugun itsasontziak gero itsasoan erabiltzekoa. Eta, beraz, eraikuntza-prozesuan itsasoarekin amesteko aukera izaten dugu, eta aldez aurretik pentsatzen dugu zer nolako ezaugarriak izango dituen itsasontziak itsasoan, nola ibiliko den... itsasoak aukera ematen dizu gero inkognita horiek argitzeko, eta oso pozgarria da hori.
  
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian
Teknopolis