Gertutik: Enkarni Gomez
Beno alde batetik EHUko Barakaldoko meatze eskolan fisikako klaseak ematen ditut eta beste alde batetik, zientzia teknologia eta generoa arloan aritzen naiz . Azkeneko bi proiektuak, ditugun bi proiektuak, alde batetik tekno-zientzia eta feminismoa deitzen diogun lana, eta erakusketa bat egin dugula baita ere emakume ingeniari, asmatzaile eta arkitektoei buruz. Erakusketa honetan saiatu gara teknikan lan egin duten emakumeak erreskatatzen nolabait esateko. Ez zuten entitate juridikorik eta ezin zuten beraien izenean patentatu, horregatik gizonezko baten izenean patentatu behar zituzten lanak eta zaila egiten da beraz emakumeak zer egin duten erreskatatzea teknika arloan.
Beno nik ingeniaritza industriala ikasi nuen lehendabizi eta gero materialen ingeniaritzan doktoregoa egin nuen. Tesia idazten ari nintzenean, 1995.urtean, gauza konkretu batzuk pasa zitzaizkidan, niretzat mugarri bat markatu dutenak, eta galdera bezala agertu ziren.
Galdera bat zen nire amak planteatzen zuena eta zen honek edertasuna gehitzen al dio munduari?
Beste galdera bat sortu zen Guatemalan nengoela indigenekin errefuxiatu kanpamentuetan eta zen zer lan egiten duzu? Eta hirugarren galdera bat sortu zen tesia idazten, zertarako balio du materiala honek?
Hiru galdera horiek egia esan egon ezin handia sortu zidaten garai horretan eta galdera horiekin ezin nintzen lasai bizi erantzuna zoritxarrez niretzako, nik behintzat ideologikoki eta emozionalki bizitzen nuenarekin ez zetorren bat.
Gure lana batez ere balio du hausnarketa egiteko, hau da gure lana kritikoa da gehien bat; kritikoa munduarekin, nola dagoen zatituta, zein sistema ditugun. Eta zientzialariek ere hor zein erantzukizun ditugun, zein den gure lana benetan eta orduan kritika egiten dugu edo behintzat hausnarketara deitu nahi dugu eta aldaketara deitu nahi dugu. Konkretuki baita ere, zientzia eta teknikaren arloan emakumeekin egin diren injustiziak salatu nahi ditugu eta horretarako erabiltzen ditugun bideak dira alde batetik erreskate lana esan dudan bezala eta beste alde batetik artea eta zientzia munduari begiratzeko era desberdinak bezala.
Nik ez daukat gogoan txikitan nola irudikatzen nuen nire burua, orduan bokaziozkoa denik ez nuke esango. Irakaskuntza bai, irakaskuntza zerbait bokaziozkoa bezala sentitzen dut. Oraintxe bertan bizi dut nire lana zaletasun bat bezala, ezagutu nuenetik arlo hau generoaren eta zientzia eta teknologiaren arloa eta artearekin ere egiten ari garen berrikuntzak, orain zaletasun bat bezala sentitzen dut gehien bat.
Ni nolabait esateko zientzialari eta ingeniari bezala bereziki, ez naiz oso tipikoa sentitzen. Nire ustez hartutako bidea ezohikoa izan da, ez dut bide ortodoxo bat jarraitu eta horrek baditu bere alde positiboak. Bat da nahi izan dudana aukeratu dudala, eta izan da batez ere lehen aipatu ditudan hiru galdera horiei erantzuteko gai naizela orain beste era batera, hau da, zer lan egiten duzun, zertarako balio duen eta edertasuna gehitzen ote dion ala ez munduari. Oraintxe bertan erantzunarekin lasaiago bizi naiz, lehen eszisio bezala sentitzen nuen eta orain sentitzen dut zerbait osoagoa. Hori bat, beste alde batetik zientzialari feminista bezala aldarrikatzen dut nire burua, horrek gauza txar bat dakar eta da... zientzia badu halako objetibotasun eta neutraltasun halo bat. Feminista izatea aldarrikatzen ari zara. Zure subjektibotasuna non dagoen, nondik ari zaren zuk zientzia egiten eta horrek ekartzen du nolabait ere zientzia komunitatean ez dela hain ondo baloratua. Nik uste dut zientzialari guztiek daukagula abizena, batzuk jakingo dute zein abizena duten, beste batzuk agian ez, baina abizena denok daukagu eta nik nirea argi esaten dut.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







