Eguzkiaren beroa gorde eta giroa epeltzeko balio dute berotegiek. Neiker-Tecnalian, berotegiak berotzeko, ordezko sistemak aztertzen dihardute, energia berriztagarrietan (biomasa eta eguzki-erradiazioa) oinarritutako sistemak.
Energia berriztagarriak berotegietan
Eguzkiaren beroa gorde eta giroa epeltzeko balio dute berotegiek. Baina produkzioa urte guztian mantendu nahi bada, eguzkiaren beroa ez da nahikoa; landareek berokuntza-sistemak behar dituzte.
Orain arte, nekazaritza-ustiategietan gasoliozko galdarak erabili dira barazkien tenperatura mantentzeko, baina petrolioaren prezioa hainbeste igo denez, galdu egin da errentagarritasuna. Neiker-Tecnalian, berotegiak berotzeko, ordezko sistemak aztertzen dihardute, energia berriztagarrietan oinarritutako sistemak, hain zuzen: biomasa eta eguzki-erradiazioa.
Neikerren Derioko egoitzan gaude. Berotegi hauetan, Jack eta Goloso barietateetako tomateak hazten dituzte, Eusko Label markak onartzen dituenak, hain zuzen. Tomateak 21 graduko tenperaturara mantentzen dira etengabe. Horretarako, eguzkiaren argia ez da nahikoa. Berotegi hauek berokuntza daukate.
MIKEL ANZA; NEIKER-TEKNALIA: Landare hauek berotu egin behar dira urte osoan ekoitzi nahi badugu; tomateak eta piperrak izan nahi baditugu urte osoan zehar. Bestalde, landare hauen jatorria Erdialdeko Amerikan dagoenez, tenperatura dezente behar dute hazteko, eta tenperatura minimo batzuk mantenduz gero, egunez zein gauez, ekoizpen handiagoa lortzen dugu, homogeneoagoa eta kalitate hobekoa.
Berotegietako berokuntza-sistemak automatikoak dira; sentsorez eta termostatoz hornituta daude tenperatura kontrolatzeko. Hala ere, hain toki handia berotzeak energia-gastu altua eskatzen du.
MIKEL ANZA; NEIKER-TEKNALIA: Normalean, betidanik, airea berotu izan da, baina kontuan hartu berotegietan airearen bolumena oso handia dela, eta beraz, bolumen hori guztia berotzeko, gastua nahiko handia dela. Gu saiatzen ari gara sustraiak berotzen, eta hori da egiten duguna tenperatura baxuko urarekin, bai biomasa-galdaratik datorrenarekin bai plaka termodinamikoetatik datorrenarekin. Sustraiak berotzen ditugu, zeren eta jakin badakigu honela aukera daukagula airearen tenperatura dezente murrizteko, batez ere gauean, inolako kalterik izan gabe produkzioan zein kalitatean.
Hemen ikusten ditugu ura garraiatzeko bi sistemak. Alde batetik, biomasa-galdaratik datorren tenperatura altuko ura, 80 graduan, burdinazko hodi hauetan. Hemen, aldiz, hodi zimur hauetan, plaka termodinamikoetatik datorren tenperatura baxuko ura 45 graduan garraiatzen da, eta horrela lortzen dugu sustrai-sistema guztia berotzea.
Nekazaritza-ustiategietan erabili ohi diren gasolio-galdarek errentagarri izateari utzi diote. Gainera, berotegi-efektuko gasak aireratzen dituzte. Horregatik, Mikel eta bere taldekideek ordezko energia-iturriak aztertzen dihardute.
MIKEL ANZA; NEIKER-TEKNALIA: Hemen atzean dauzkagunak eguzki-plaka termodinamikoak dira. Sistema honekin lortuko dugu, bero-ponpa batekin konbinatuta, ura tenperatura baxuan, 40-45 gradu inguruan.
Gasa konpresoretik irteten denean izoztuta dago eta modu horretan sartzen da zirkuitu hauetatik. Horrekin, hau lortzen dugu: gasaren bolumena handitzean, haren presioa jaisten da, eta tenperatura berreskuratzen du sistema honetan. Nahikoa da tenperatura bost gradu zero azpitik egotea; sistemak oso ondo funtzionatzen du.
Sistema oso eraginkorra da. Kontsumitzen dugun kilowatt bakoitzetik 3 edo 4 kW ekoizten dugu bero moduan, ur bero moduan.
Tomateen sustraiak berotzeak energia-gastua murrizten du, baina ez da nahikoa. Berotegian instalatutako zoru erradiatzaileak ur askoz ere beroagoa behar du. Neikerren biomasa-galdara bat jarri dute. Erabiltzen duen erregaia pelleta da, zerrategietako hondakinetatik ateratako egur konprimitua.
MIKEL ANZA; NEIKER-TEKNALIA: Noski, hori erretzean CO2-a igortzen dugu atmosferara. Baina kontuan hartzen badugu prozesuaren ziklo osoa, balantze netoak zerorantz jotzen du. Izan ere, zuhaitzek, haztean, CO2-a asimilatzen dute eta, gasolioarekin konparatuz, erregai berriztagarria da.
Hemen daukaguna zikloi bat da. Galdaratik ateratzen den kea zentrifugatu eta partikula guztiak hemen azpian jasotzen ditu. Horrela lortzen dugu atmosferara irteten den ke guztia garbia izatea.
Biomasa-galdara honek 450 kW/orduko berotze-ahalmena du. Badaude txikiagoak, etxeetan erabiltzeko, badaude handiagoak ere... Baina hau izan da berotegiak berotzeko orain arte instalatu den biomasa-galdararik potenteena. Bere eraginkortasuna % 90ekoa da.
Kontuan izan behar dugu pelletaren berotze-ahalmena 5 kilowatt-ordu dela. Kilogramo bat gasoliok (1,17 litrok) 10 kilowatt-orduko ahalmena du, bikoitza beraz, baina prezioan aldaketa nabarmena dago. Izan ere, kilogramo bat pelletek 20 zentimo balio du, eta gasolioak, guztiok dakigunez, ia-ia euro bat balio du.
Aurtengo uzta bi berokuntza-sistema horiek konbinatuz hazten ari den lehena da. Neikerreko ikertzaileek ez dute energia-iturrien errentagarritasuna soilik aztertzen, baita tomateen kalitatea ere. Helburua da ahalik eta produktu onena lortzea, gastu txikienarekin eta, ahal den neurrian, ingurumenarentzat jasangarria den modu batean.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian