Durangarra Antartidan ikertzen
Lurraren bi poloetan egiten ari den ikerketa bat izango dugu hizpide ondorengo minutuetan: Atos proiektua.
Hemen sortzen den poluzioak poloetan nola eragiten duen jakin nahi dute proiektuan ari diren ikertzaileek. Tartean Naiara Berrojalbiz durangarra dago, Bartzelonako kimika eta ingurugiro-ikerketen Institutuko ikertzailea. Urtarrilean maletak hartu eta Hesperides itsasontzira igoko da, hilabete eta erdiz Antartikoan ikerketak egiteko.
ELKARRIZKETA
Atos proiektua aipatu dugu aurkezpenean. Ondo baderitzozu, Antartikora zertara zoazten hobeto ulertzen lagunduko digun bideo labur bat ikusiko dugu jarraian.
Gizakiaren jardueren ondorioz sortutako keak, edozein konposizio duela ere, gorantz egiten du, atmosferak harrapatu arte. Gero, aire-masek mugiarazten dute batetik bestera, eta poloetaraino ere iristen da. Hortaz, itsasoa jatorri atmosferikoa duten material organiko eta poluitzaileen hartzaile da.
Orain arte poloetako itsasoetan ez da nabarmenegia izan poluzio atmosferikoaren eragina, izotzak babesa eman dielako. Baina klimaren aldaketaren ondorioz, izotza bizkor urtzen ari da. Oreka hautsi, eta izotzetan mendeetan zehar pilatutako zikinkeria, bat-batean itsasora iristen hasi da. Uretan dauden mikroorganismoetan metatzen da, eta hortik, elikagaien katera iristen ari da.
Atos proiektuan ari diren ikertzaileak, material poluitzaileak atmosferatik poloetako itsasoetara nola iristen diren aztertzen dihardute. Horretarako Hesperides ikerketa-ontziaz baliatzen dira. Duela bi urte Artikoan egon ziren; orain, berriz, Antartikora doaz.
ELKARRIZKETA
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







