Diabetesa espaziora
Eta, jarraian, energiaz beteriko pertsona baten istorio pertsonala ezagutuko dugu, Josu Feijoo arabarraren istorioa. Josu Feijoo mendian egin dituen balentriengatik da ezaguna. Everest gailurrera igotzea lortu zuen, bi polo geografikoetara iritsi zen, eta kontinente bakoitzeko gailurrik garaienen zerrendan Aconcagua baino ez zaio geratzen. Horrela, Grand Slam izeneko erronka gaindituko luke. Gainera, hori lortzen duen munduko lehen diabetikoa izango litzateke.
Egindakoa ez da gutxi, baina Feijook urrunago iritsi nahi du orain. Udazkenean espazio-ontzi batera igo eta Lurraren orbitara iristea du helburu. Ametsa errealitate bihurtzen badu, lehen astronauta diabetikoa izango da.
JOSU FEIJOO; Mendizalea: La calidad de vida de un diabético a día de hoy es la de una persona normal. De hecho, ahí están mis logros. Mis compañeros de expedición no son diabéticos, y escalamos las mismas montañas y asumimos los mismos riesgos. Pero, socialmente, los niños diabéticos en los colegios, a la hora de salir a hacer su gimnasia, hasta hace unos años estaban pautados por el tema de que igual les daba una hipoglucemia haciendo deporte de élite, y resulta que yo voy y escalo el Everest.
Desde hace tres años los diabéticos en los colegios pueden hacer ya los mismos ejercicios que cualquier otro niño. Y fue a raíz de mi logro en el Everest, porque se ha cambiado la legislación. Ahora tiene que haber un profesor que tiene que saber de diabetes, de lo que es la insulina y de lo que son los parámetros de control de glucosa en sangre.
Cuando yo sea astronauta, porque ya lo soy sobre el papel, porque he pasado las pruebas físicas, psicotécnicas y psicométricas. Ya solo me queda ganarme las alas de astronauta.
Yo siempre he querido ser piloto de avión, y por la legislación vigente española no puedo ser piloto de avión, y, sin embargo, voy a ser astronauta. He pasado pruebas más difíciles que las de los pilotos. Como digo yo, quitándole un poco de hierro al asunto: es un pequeño paso para el hombre o para Josu Feijoo en su proyecto, pero va a ser un salto de gigante para el colectivo de diabéticos del mundo entero, porque las pequeñas trabas que todavía nos quedan por vencer las vamos a superar.
Egun diabetiko baten bizi-kalitatea pertsona arrunt batenaren parekoa da. Hor daude nire lorpenak. Espediziokide izan ditudan lagunak ez dira diabetikoak, eta guk mendi eta arrisku berberak geureganatzen ditugu. Gizartean, ordea, duela urte batzuk arte gimnasia egiteko orduan diabetesa zuten haurrak markatuta zeuden goi-mailako kirola egitean hipogluzemiaren bat izateko arriskuarengatik. Eta hara non, ni Everestera iristen naizen.
Duela hiru urtetik diabetesa duten haurrek eta ez dutenek ariketa berdin-berdinak egin ditzakete. Everesta igo ondoren legeria aldatu izanaren ondorioa izan zen hori. Orain diabetesa ezagutuko duen irakasle batek egon behar du eskolan, intsulina zer den dakiena eta odoleko glukosa-mailaren gorabeherak ezagutuko dituena.
Astronauta izateko proba fisikoak, psikoteknikoak eta psikometrikoak gainditu ditudanez, paperaren gainean astronauta naiz. Orain, astronauta-hegoak irabaztea baino ez zait geratzen.
Nik beti hegazkinak gidatu izan nahi ditut, eta Espainiako legeriak ez dit uzten; hala ere, pilotuek baino proba zailagoak gainditu eta astronauta izango naiz. Niri gustatzen zait esatea bere proiektuan Josu Feijoorentzat urrats txiki bat izango dela, baina mundu osoko diabetikoentzat erraldoi-jauzia izango dela, oraindik dauden muga txikiak garaitzeko balioko duelako.
Munduan diabetesa duten 250 milioi pertsona daude
Diabetesa ulertzeko, lehenik, garrantzitsua da jakitea nola desegiten diren hartzen ditugun elikagaiak, eta gorputzak nola erabiltzen dituen energia bihurtuta.
Elikagaien digestioa egitean, glukosa izeneko azukrea, energi-iturria, odolean sartzen da. Aldi berean, bare izeneko organoak intsulina ekoizten du. Intsulinaren zeregina odoleko glukosa giharretara, gantzetara eta zelula hepatikoetara eramatea da energia gisa erabil dadin.
Diabetikoek ezin dute osatu prozesu hori. 1 mota izenez ezagutzen den diabetesean, barea ez da intsulina ekoizteko gauza izaten; hortaz, ezin glukosa garraiatu. 2 motako diabetesean, berriz, intsulina ekoizten da, baina gorputza ez da hura egoki bereganatzeko gai. Akatsak desberdinak badira ere, ondorioa bera da: gorputzak ezin du azukre-maila kontrolatu, eta hiper eta hipogluzemia-egoerak sortzen dira. Ondorioz, odolaren zirkulazioan, giltzurrunetan eta nerbio-sisteman kalteak eragiteko arriskua dago.
Munduan urtero 6 milioi pertsonari diabetesa diagnostikatzen zaie
JOSU FEIJOO; Mendizalea: Y muchas veces dices, ¿pero, por qué yo? Si no he hecho nada, si no me he metido con nadie. Pero, bueno, es una tara genética con la que hay que vivir y hay que asumir.
Me ha supuesto el poder cumplir mis sueños alpinísticos y qué decir de mis retos de mi tierna infancia, ¿no?, ser astronauta. Pero sí que fue un handicap en su momento, pero pienso que lo positivo es que con las herramientas que tenemos, nuevas insulinas, nuevos medidores, nuevas pautas de entrenamiento, ya nada es imposible para un diabético.
Sarri pentsatzen dut. Baina zergatik niri? Nik ez baitut ezer egin, ez naiz inorekin sartu-eta. Baina, beno, akats genetiko horrekin bizi behar dugu, bizi eta onartu.
Niri mendiko hainbat amets betetzeko aukera eman dit, eta, jakina, umetako nire ametsa: astronauta izatea. Bere garaian muga bat izan bazen ere, pentsatu nahi dut gaur egun dauzkagun tresnekin, intsulina berriekin, neurgailu berriekin, entrenamenduekin... ezer ez dela ezinezkoa diabetikoontzat.
Gaixotasun kronikoa izan arren, zainduta eta tratamendu egokiarekin, diabetikoek gaur egun bizitza normala egin dezakete. Jakina botikak eta intsulina erabiltzea eguneroko kontua dira, baita egoki elikatzea eta pisua zaintzea ere Eta kirola modu onean egitea zein gluzemia-maila neurtzea ezinbestekoak dira.
Glukosa-maila neurtzeko, diabetikoek neurgailuak erabiltzen dituzte. Josu Feijook espaziora neurgailu berri bat eramango du. Glukosaren maila neurtzeaz gain, denbora errealean Lurrera bidaliko ditu neurketetan lortzen diren datu guztiak.
Sistema berria erabiltzea ez da batere zaila.
Beharrezko gailu guztiak prest daudenean, diabetikoak odol-tanta bat ateratzen du lehenik.
Odol-tanta glukosa-neurgailuan jartzen da.
Denbora gutxira, glukometroaren pantailatxoan neurketaren emaitza agertuko da.
Erregistratu denean, neurgailua eta telefono mugikorra parez pare jartzen dira.
Neurketaren datuak uhin infragorri bidez iristen dira telefono mugikorrera.
Hortik aurrera, sekreturik ez, jasotako datuak, gluzemiak, SMS arrunt baten bidez web orrialde batera iritsiko dira. Modu horretan, gaixoaren jarraipena egiten duen profesionalak eskura izango ditu behar dituen datu guztiak.
MARIA JOSE COMELLAS; Ikertzailea, ROCHE Diagnostics: Aparte de facilitar estos medidores, nosotros también hemos incorporado un nuevo sistema, un nuevo servicio que es un servicio de telemedicina, que permite a estas personas que tienen que medirse con frecuencia sus glucemias, enviar estas glucemias a una página web, donde su profesional, el médico o la enfermera que los está siguiendo, puede acceder a toda esa información de una forma segura, y pueden estar en contacto a distancia paciente y profesional, en este caso. Entonces creemos que esto es algo que realmente puede ayudar a mejorar la calidad de vida de estos pacientes.
Neurgailuak garatzeaz gain, sistema berri bat sortu dugu, zerbitzu berri bat, telemedikuntza. Sarri-sarri glukosaren neurketa egin behar duten pertsonei, neurketa horietako emaitzak web orrialde batera bidaltzeko aukera ematen die zerbitzuak. Medikuak edo erizainak informazio hori modu seguruan eskuratu ahal izango du, eta, elkarrengandik urruti egonda ere, harremanetan izango dira. Uste dugu gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko balioko duela.
Telemedikuntzari esker bisita gutxiago egin beharko zaizkio medikuari, eta, ondorioz, eskoletan eta lantokietan huts gutxiago egingo da.
Gaixotasuna dutenen % 50ek, erdiek, ez dakite gaixotasuna duenik
Espaziora egingo duen bidaian, mendizale arabarrak intsulina berri bat ere probatuko du.
JOSU FEIJOO; Mendizalea: La insulina que yo me voy a inyectar en primer lugar va a ser la rápida, para que actúe lo más rápido posible en mi torrente sanguíneo, porque, lógicamente, yo voy a salir con 280 de glucosa en sangre. Esto significa que lo antes posible tengo que bajar a los parámetros normales, 70-110. Una vez que estos se hayan estabilizado, lo sabré gracias a mi medidor de glucosa en sangre, me voy a inyectar una insulina lenta, lo que nosotros los diabéticos denominamos lenta. O sea la hormona la hemos sintetizado, y lo que era un plan de actuación de 24 horas, lo vamos a llevar hasta las 72 horas. Esto quiere decir que los niños diabéticos, una vez que esté homologada en el estado español, no se tendrán que pinchar una vez al día la insulina lenta, sino que se tendrán que pinchar tres veces a la semana, con lo que esto conlleva de mejora de calidad de vida y, sobre todo, de tranquilidad.
Lehenengo, intsulina bizkorra injektatuko dut, odolean ahalik eta bizkorren eragin dezan. Odolean 280ko glukosa dudala irtengo naiz. Horrek esan nahi du berandu baino lehen jaitsi behar dudala ohiko zenbakietara, hau da, 70-110eko glukosara. Neurgailua erabilita jakingo dut egoera horretara noiz iristen naizen. Hori lortutakoan, intsulina geldoa sartuko dut. Sintetizatu egin dugu hormona, eta lehen 24 orduko iraupena zuena 72raino eramango dugu. Horrek esan nahi du, estatu espainolean homologazioa lortzen duenean, ume diabetikoek ez dutela egunean behin hartu beharko intsulina geldoa, astean hirutan hartuta nahikoa izango da. Bizi-kalitatea hobetuko zaie batetik, eta, bestetik, lasaitasuna ekarriko die.
Josu Feijooren erronka berriaren amaiera oraindik ezin da iragarri. Lehenago egin dituenak bezain ondo ateratzen bada, berri bikaina izan daiteke diabetesa duten pertsonentzat. Berak, berriz, amets bat beteko du. Zorte on!
Diabetesa espaziora
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian