Bertsolaritzaren funtsa hitza kantatzea, hitzarekin jolastea da. Baina gutxi batzuek soilik dute horretarako abilezia nahikoa. Horregatik, bertsolarien garunek jakin-min berezia piztu dute ikerlarien artean. Zertan dira ezberdinak garun horiek? Hori aztertzen ari dira Kognizioaren, Garunaren eta Mintzairaren Euskal Ikerketa Zentroan.
Burmuin bertsolaria
Bertsolariak segundo gutxi batzuk baino ez ditu gaia entzuten duenetik kantatzen hasten den arte. Ideia bat garatu, oinak bilatu, bukaera pentsatu… Bertsolariaren burmuinak lan handia egin behar du, eta azkar, gainera. Donostiako ikerketa-zentro honetan, hain zuzen, burmuinak egiten duen lan hori aztertzen ari dira.
Asier Altuna zinemagilea Bertsolari dokumentala prestatzen ari zenean, BCBLra etorri zen Andoni Egañarekin batera. Bertsoak botatzean burmuinean zer gertatzen den ikusi nahi zuten. Egañak hitzak memorian gordetzeko garatu duen teknika bereziak ikertzaileen jakin-mina piztu zuen.
MIGUEL AROCENA; BCBLko gerentea: Andoni Egañarekin izandako elkarrizketa batean, kontatu zigun nola biltzen dituen hitzak bitxilorearen irudi horretan,non petalo bakoitzean errima bereko hitz-kategoria desberdinak biltzen baititu. Errima bakoitzeko bitxilore bat dauka. Bitxilorearen erdialdean, edozein egoeratan erabil daitezkeen hitzak daude; eta petalo bakoitzean, berriz, hitzak semantikoki ordenatuta: maitasunaren petaloa, lagunen petaloa, lanaren petaloa… Carreirasek aukera bat ikusi zuen hor, eta esan zuen ‘kontxo, honek badu zer edo zer berezia’.
KEPA PAZ-ALONSO; BCBLko ikertzailea: Bertsoak botatzea informazioa berreskuratzeko teknikak baliatzea baino zerbait gehiago da. Baina informazioa berreskuratzea oso garrantzitsua da, hizkuntzaren neurozientzia kognitiboaren galdera klasikoetako bat delako informazioa nola pilatzen den eta nola berreskuratzen den.
MANUEL CARREIRAS; BCBLko zuzendaria: Burmuinaren hainbat gunetan eskaeren arabera gertatzen diren aktibazioak ikusi nahi ditugu. Zortzikoak eta koplak sortu behar dituzte, eta guk ikusi nahi dugu prozesu horiek zenbateraino diren hizkuntzaren ekoizpen normalean gertatzen direnen antzekoak.
Hizkuntzaren ekoizpenean parte hartzen duten mekanismo neurologikoak ikertzea da BCBLren helburuetako bat. Baina burmuinean gertatzen dena ikustea, ordea, ez da lan erraza. Informazio baliagarria lortzeko, modu sistematizatuan egin behar da ikerketa.
Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, 18 bertsolari hautatu dituzte, tartean Andoni Egaña bera, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi. Hautaketa zaila izan da, denek baldintza jakin batzuk bete behar dituztelako, adibidez, euskara ama-hizkuntza izatea, edo eskuineko eskuarekin idaztea. Baina proposamena jaso duten bertsolari guztiek esan dute baietz.
AITOR SARRIEGI. Bertsolaria: Proposamena egin ziguten ea prest egongo ginatekeen horrelako ikerketa batean akuri bezala parte hartzeko. Nik ez nuen bi aldiz pentsatu, eta, gainera, jakin-minez hartu nuen. Ez dut esango gogoa neukala hau egiteko, baina zalantzarik ez nuen izan. Bertsolariez gainera, beste bi talde ari dira ikerketa honetan parte hartzen: bertso-eskoletako ikasleak eta bertsotan eskarmenturik ez daukaten euskaldun zaharrak.
KEPA PAZ-ALONSO; BCBLko ikertzailea: Taldeak bertsolarien ezaugarrien arabera aukeratu ditugu. Oso garrantzitsua da haien artean parekatuta egotea, aurkitzen ditugun desberdintasunak bertsotan duten trebetasunari lotzeko. Adinak, hezkuntzak, adimenak, eguneroko bizitzan euskararekin duten harremanak… berdinak izan behar dute.
Guztira, hiru proba pasatu behar dituzte. Horietako batek funtzio kognitiboak aztertzen ditu: arrazoiketa, informazioa prozesatzeko abiadura, memoria… Ordenagailuaren aurrean eseri eta ariketa batzuk egitean datza. Beste probetan, berriz, erresonantzia magnetiko funtzionala erabiltzen da. Ariketa jakin bat egiten ari diren bitartean burmuinean gertatzen diren aktibazioak ikustea da helburua.
AITOR SARRIEGI. Bertsolaria: Ariketa ezberdinak ziren: errima jakin batzuekin hitz-zerrendak botatzea, letra jakin batzuekin hasten diren hitzak botatzea, kategoria jakinetako hitzak botatzea…
KEPA PAZ-ALONSO; BCBLko ikertzailea: Bertsolariak kondizio desberdinetako hitz gehiago aurkitzeko gai izango direla uste dugu. Gure ustez, bertsolariek informazioa bilatzeko teknika bera erabiltzen dute, ez bakarrik errima duten hitzak aurkitzeko, baita kategoria semantiko bereko hitzak aurkitzeko ere. ‘-ela’ amaitzen diren hitzak dituen bitxilore bat irudikatzen badute, baliteke bertan animaliak egotea. Hitzak aurkitzeko estrategiak erabiltzen iaioak dira. Gaur egun, hipotesi bat da.
Azkeneko proba bertsolariek eta bertso-eskoletako ikasleek bakarrik egingo dute. Izan ere, eskanerraren barruan etzan eta bertsoak bota behar dituzte. 30 gai proposatzen zaizkie, koplatan eta zortziko txikian kantatzeko.
Ikertzaile bat: Kirolaria zara. Urteetako lanaren ondorioz, goi-mailara iritsi zara eta ezaguna egin zara. Gaur, lehen aldiz, ume bat etorri zaizu autografo eske.
Aitor Sarriegi (eskanerraren barruan):
Zorte handirik ez det
izan lehen bizitzan,
beti ibili bainaiz
besteen gerizan,
pozik firmatu diot
izar baten gisan,
eta azkenengoa ez dadila izan.
KEPA PAZ-ALONSO; BCBLko ikertzailea: Burmuinaren aktibitatea aztertzen dugu, gaia entzuten, bertsoa prestatzen eta bertsoa botatzen ari diren bitartean.
AITOR SARRIEGI. Bertsolaria: Gaia jarri. ‘Orain ez pentsatu’. Ez pentsatzea asko eskatzea da, behin gaia jakindakoan! ‘Orain pentsatu, eta orain hasi kantuan’. Azkenean, makinaren erritmoak dira. Ikerketa bat da, eta ulertzen duzu, baina arraroa egiten da, normalean erabaki horiek gu hartzen ohituta gaudelako.
MANUEL CARREIRAS; BCBLko zuzendaria: Bertsolariek hizkuntzaren ekoizpena kondizio berezietan egin behar dute. Errimak osatzen dituzte. Esan didatenez, bukaeratik hasten dira. Bertsoak zentzua izan behar du. Sistema egoera berezi batean ipintzen dute, eta horrek egiten ditu hain interesgarri: horrelako gertaera singular batek diskurtsoaren plangintzaren neurriko fenomeno unibertsal bat argitzen laguntzeak.
Parte-hartzaileak oraindik probak egiten ari diren arren, ikertzaileak dagoeneko hasi dira orain arte jasotako informazioa prozesatzen. Lehendabizi, banakako emaitzak aztertuko dituzte, eta kontu interesgarriei erreparatuko diete. Ondoren, taldeak elkarren artean alderatuko dituzte. Ia urtebete emango dute lan horretan. Ikertzaileek hasieratik dakite, ondorio interesgarriak lortzeaz gainera, ikerketa honek galdera berriak ekarriko dituela.
AITOR SARRIEGI. Bertsolaria: Berme zientifiko bat duten zantzu batzuk… Norberaren garunaren berri pittin bat gehiago izatea niri oso erakargarria egiten zait. Askotan neure burua ez dut ulertzen, eta, beharbada, lagunduko dit!

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian