Alzheimerraren diagnostikoa eta tratamendua
Entzun dugun bezala, senitartekoek badakite gaixotasunak ez duela gaur egun sendabiderik, ez dagoela modurik haren progresioa gelditzeko. Dena dela, horrek ez du esan nahi erremintarik ez dagoenik alzheimerrari aurre egiteko. Hor daude terapia farmakologikoa eta errehabilitazioa. Gaixoaren autonomia ahalik eta denbora luzeenean mantentzea helburu dute, eta gaixotasunaren areagotzea atzeratzea lortzen duten hainbat hilabetez.
Martxan dauden ikerketen jomuga zera da, medikamentu berriak eta burmuinaren hondatzea geraraziko duten tratamendu immunitarioak lortzea. Beraz, etorkizunari begira gaixotasunari ahalik eta azkarren antzematea izango da gakoetako bat.
Nahasteak, gauza garrantzitsuak ahaztea, nekez uler daitezkeen gauzak egitea Alzheimer gaixotasunaren lehen sintomak dira, familia edo gertukoak ohartarazi eta medikuaren kontsultarako bidean jartzen gaituzten sintomak. Lehen seinale horiek azaldu baino lehen, ez dago gaur egun gaitzari antzemateko biderik eta, ondorioz, burmuinari kalte egiten hasi eta gero ematen da diagnostikoa.
BEGOÑA INDAKOETXEA; Neurologoa. Donostia Ospitalea: Pertsona bizirik dagoela, ez dago diagnostiko ziurrik, ezin daiteke egin. Normalean, elkarrizketekin, testekin, analisiekin eta eskaner edo erresonantziarekin diagnostikoa egiten da. Diagnostikoarekin batera, gaitzari aurre egiteko unea iristen da, terapiei ekiteko mementoa. Kaltetutako organoa, burmuina, ezingo da bueltatu gaitza hasi aurreko egoerara, baina alzheimerraren aurrerakada moteltzea eta sintomak arintzea posible izango da.
Farmakologia-tratamenduen eragina mugatua da. Ez dute gaitza sendatzerik ezta aurreratzea saihesterik lortzen.
BEGOÑA INDAKOETXEA; Neurologoa. Donostia Ospitalea: Esan beharra dago oraindik ez dagoela tratamendu eraginkorrik, gaixotasuna aurrera joango dela.
Edonola ere, komeni da luzamendutan ez ibiltzea eta espezialistaren kontsultara ahalik eta azkarren joatea, diagnostikoa jaso eta gaixoak tratamenduei lehenbailehen ekin diezaien.
ENRIQUE ARRIOLA; Geriatra. Matia Fundazioa: Porque el cerebro se ha visto que responde mucho mejor a los tratamientos que cuando ya el deterioro está avanzado y, por otra parte, la persona que tiene este problema también tiene la oportunidad de planificar su futuro, o de hacer su testamento vital o sus voluntades anticipadas etc.
Ikusi delako narriadura zabalduta dagoenean baino askoz hobeto erantzuten diela garunak tratamenduei. Eta, bestetik, arazo hau duen pertsonak aukera du bere etorkizuna planifikatzeko, bizi-testamentua egiteko edo aurretiazko borondateak adierazteko.
Tratamenduen helburuetako bat da garunak azetilkolina neurotransmisorea gordetzea.
ENRIQUE ARRIOLA; Geriatra. Matia Fundazioa: La enfermedad acaba produciendo una reducción muy importante de acetilcolina y también de otros neurotransmisores, pero, fundamentalmente, de acetilcolina. Lo que hacemos con estos tratamientos es inhibir la encima que destruye esta acetilcolina, con lo cual aumenta el tiempo que el cerebro dispone de este neurotransmisor, con lo cual lo que hemos conseguido es retrasar la enfermedad entre un año y un año y medio.
Gaixotasunak asko gutxitzen du azetilkolina-kantitatea. Beste neurotransmisore batzuk ere bai, baina batez ere azetillolina. Guk, tratamendu hauekin, azetilkolina suntsitzen duen entzima inhibitzen dugu. Hala, garunak denbora gehiagoan du neurotransmisorea, eta, hortaz, gaixotasuna urtebetez edo urte eta erdiz atzeratzea lotzen dugu.
Baina Alzheimer gaitzari aurre egiteko unean, farmakologia-tratamendua bezain garrantzitsua da errehabilitazio kognitiboa.
Ohikoa da gaixoek oso ondo onartzea terapia ez-farmakologikoa eta, ondorioz, oso ondo erantzutea. Pertsonak autonomiari eta gaitasunei ahalik eta denbora gehien eustea da errehabilitazio kognitiboaren helburua. Gaitzaren eraginez galduko diren funtzio kognitiboak lantzen dira. Horregatik da hain garrantzitsua erreserba kognitiboa, hau da, gizabanako bakoitzak bizitzan zehar bildu eta gaixotasunaren eraginez galduko diren gaitasunak. Zenbat eta gehiago izan, galtzeko orduan erreserba gehiago izango da.
Ingurunea zaintzea, isolamendua saihestea, gaixoaren sozializazioa lortzea eta psikomotrizitatea lantzea dira ondorio onak izaten dituzten neurrietako batzuk.
Ikerketa-baliabide asko erakartzen dituen gaixotasuna da alzheimerra. Ikerketa-alor oso garrantzitsua da. Iraganean, ustez etorkizun handia zuten ikerketak bertan behera utzi behar izan ziren. Txerto baten saiakuntza klinikoak egiten ari zirela, gaixo batzuk hil egin baitziren.
Gaur egun, ikerketa-lerro nagusiak amiloide-plakei aurre egingo dien molekularen bila ari dira. Amiloide-plakak burmuinean sortzea eragotziko duen molekula aurkitzea da helburu nagusia.
ENRIQUE ARRIOLA; Geriatra. Matia Fundazioa: Las placas de amiloide están compuestas por un compuesto protéico que es el beta-amiloide, y, bueno, lo que pretenden es inhibir la producción de beta-amiloide, con lo cual, si no hay beta-amiloide, el beta-amiloide no se deposita en las neuronas, y entonces no acaba produciendo el daño a nivel neuronal. ¿Las placas de amiloide lo son todo? Yo no creo que lo sean todo, pero explican parcialmente la enfermedad.
Amiloide-plakak proteina-konposatu batek osatzen ditu, beta-amiloideak. Beta-amiloidearen ekoizpena inhibitzea da helburua. Hala, beta-amiloiderik ez badago, ez da beta-amiloiderik neuronetan ezartzen, eta ez da neuronetan kalterik eragiten. Amiloide-plakak al dira dena? Nik ez dut uste dena direnik, baina gaixotasuna argitzen dute, neurri batean behintzat.
Sentsibilizatu ondoren, ehun amiloidea garbitzeko gaitasuna gorputzari berari emango dion immunizazio-tratamendua bilatzeko ere zenbait ikerketa-talde lanean ari da. Euskal Herriko ikerketa-talde batzuek lan horietan parte hartzen dute.
BEGOÑA INDAKOETXEA; Neurologoa. Donostia Ospitalea: Une honetan, txertoa jarri ordez, antigorputz monoklonalak sartu behar ditugu. Antigorputz monoklonal horiek egiten dutena da amiloidea garunetik kanpora atera eta degenerazio hori era batera mantsotu. Hori da asmoa. Ez dakigu lortuko dugun edo ez. Orain hasi behar ditugu ikerketa zabalak, ospitale honetan ere bai. Zenbat eta gaixo gehiagorekin, hobeto. Baina ikusi beharko da zer gertatzen den.
Alzheimer gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra egiteko modua aurkitu bitartean, hau da, garunaren endekapena hasi baino zenbait urte lehenago gaitzari antzemateko gai izango den metodoa aurkitu bitartean, espero da terapia berriek epe ertainean gaitzaren bilakaera aldatuko dutela eta gaitza kroniko bihurtuko dela. Horrek erronka berriak ekarriko dizkio gizarteari zein gizabanako bakoitzari.
JAVIER YANGUAS; I+G zuzendaria. INGEMA: Etorkizunari begira, nik uste dut hori aldatuko dela. Nik ez dakit konponduko den, baina bai gaitz kronikoago bihurtuko dela. Eta horrek zer esan nahi du? Ba jendea biziko dela 20 urte alzheimerrarekin, eta agian lanera joan beharko duela alzheimerrarekin, aitona izan beharko du alzheimerrarekin, erosketak egitera joan beharko duela alzheimerrarekin, agian kotxea manejatu beharko duela alzheimerrarekin, eta gizarteak azkenean aukerak eman beharko dizkio alzheimerra duen jendeari integratzeko. Eta nik uste dut hor ere borroka asko egin behar dela, garbi ez dagoelako une honetan ea gauza garen, gai garen, alzheimerra duten gaixoekin bizitzeko.
Alzheimerraren diagnostikoa eta tratamendua
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian