Norteko Ferrokarrilla (2025-06-13)
2025/06/16 Iturria: norteko-ferrokarrilla
XXIX. denboraldiaren 40. saioa: Asier Sarasua Aranberri biologoarekin izan gara, txoriak.eus weborriko sortzailea, Itsas Enara elkartearen eta Euskal Batzorde Ornitologikoaren kidea. Hain zuzen ere, azken horrekin aritu da Euskal Herrikoak ez diren espezieen izen arrunten proposamen bat lantzen. Horretaz hitz egin dugu. Zein da irizpide egokiena espezie bati izen arrunta jartzeko, tradizioak ez badu ematen biderik? Gainera, Lorena Egidazu Ormazabal matematikariarekin izan gara, Gure kooperatibako fundatzaileetako bat. Diskalkuliaz hitz egin digu, dislexiaren pareko arazo bat, baina matematikari aplikatzen zaiona. Haiek antolatu dute Javier Garcia Orza adituarekin hitzaldi bat ekainaren 27rako, eta horren berri ere eman digu.




Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia