multimedia

Neutroi-izarren talka

2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela.

Mujika, Alfontso

Ingeniaritza Teknikoa ikasi ondoren, euskalgintzaren munduan hasi zen lanean. AEKn 5 urte, UEUn 3 urte, eta 1990az geroztik Elhuyarren dihardu.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian argitaratutako artikulu batzuen egilea izateaz gainera, ETBko Teknopolis programako erredaktorea eta zuzendaria ere izana da.
Dena den, lanik gehienak hizkuntzaren alorrean egin ditu, eta horretan ari da gehienbat: itzulpen teknikoak egin, testuak zuzendu, irakasleentzako trebakuntza-ikastaroak eman, lexikografia- eta terminologia-lanak egin eta entziklopediagintzan ere lan egin du.
Euskaltzain urgazlea da, eta Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkaria. Terminologia batzordeko kidea da.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali