Ekosfera (2025-05-28)
2025/05/29 Iturria: ekosfera
V. denboraldiaren 38. saioa. Nagiaren arriskuari buruz hitz egin dugu. Eboluzioan animalia hori egokitu da garaian garaiko kondizioetara, eta orain haren familia osoa dago desagertzeko arriskuan. Gero, Marteloskopioa ezagutu dugu, Bermeon dagoen pagoen baso bat laborategi bihurtuta. Neikerreko Nahia Gartzia Bengoetxea ikertzaileak kontatu digu nola erabiltzen duten ikerketan. Gero, BRTA sarien hirugarren edizioko irabazleak aipatu ditugu. Eta bukatzeko oso ideia bitxia: Kaliformiaren hegoaldean, Mediterraneoko fruta-euli inbaditzailearen kontra, fruta-eulia bera erabiltzea.


eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia