Unibertsitateen zereginetako bat ikertutakoa zabaltzea da bai komunitate zientifikoari eta baita jendartera ere. Euskal Herriko Unibertsitatean jarri dugu fokua. Izan ere, urteurren biribilak dituzte zientzia gizarteratzeko bi ekimen handik: Zientzia Asteak 25 urte bete ditu eta Kultura Zientifikoko Katedrak, 15. Hortaz, aurten ekitaldi bereziak izan dituzte bi ekimenek.
Saioa osatzeko EHUko errektorea elkarrizketatu dugu. Ez da urtebete Joxerramon Bengoetxeak kargua hartu zuela eta Unibertsitatearen orainari eta etorkizunari buruz galdetuko diote, besteak beste.







