Ikertzaileak Antartikan

Aste honetan Teknopolisen Antartika izan dugu hizpide. Idurre Labakak base espainiarreko mediku gisa lan egin izan du. Osakidetzako familia-medikua da eta hango esperientziak kontatuko ditu.

EHUko bi talderen lanak ere ezagutu ditugu. Kerguelen uharteetan salmonidoen ikerketa da bat. Besteak aldiz Antartikako landareen biziraupenaren gakoak ditu protagonista. Izan ere, Antartikako landareak bereziak dira benetan, besteak beste, baldintza oso gogorretan iraun ez ezik hazteko gai dira.

Teknopolis

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali