Duela 10 urtetik hona ospatzen da otsailaren 11n, eta, hain zuzen ere, 10 urte bete ditu Emakumeak Zientzian ekimenak. Arlo askotako emakume zientzialariek osatzen duten sare horren ibilbideaz eta helburuez hitz egin dugu Oihana Vadillo Eceiza eta Itziar Otegui Felizekin.
Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duen Europako proiektu baten berri ere emango dute. FemStem izena du eta emakume zientzialarien ibilbideak aintzat hartuta zientzia, teknologia, matematika eta ingeniaritzako ikasketak neskengana gerturatzea helburu du.
Hedabideetan zientzialarien presentzia ikertu duen ikertzaile batekin ere izan gara. Maider Eizmendi Iraola Euskal Herriko Unibertsitateko Gureiker taldekoa da, Gizarte komunikazioan doktorea. Urteak daramatza emakume zientzialarien ikusgaitasuna eta iruditeria ikertzen eta oso ondorio interesgarriak atera ditu.




