Zientzia animatua: Birusen giltza

Birusek bizidun baten ugaltze-mekanismoa baliatzen dute beren buruak kopiatzeko. Baina birus bakoitzak zelula-mota jakin bat infektatzen du horretarako, eta ez beste bat. Batzuek bakterioak infektatzen dituzte, beste batzuek animaliak, landareak edo onddoak. Izan ere, birus bakoitzak zelula jakin batean sartzeko giltza espezifikoa du.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali