Zebra arrainak 1970eko hamarkadan egin zuen salto akuarioetatik ikerketa-laborategietara. Arrainaren enbrioia gardena da, eta oso azkar hazten denez, zuzenean ikus daiteke nola doazen garatzen animaliaren organoak. Hemen bertan, Donostian, Biobide bioteknologia enpresak molekula berriak probatzen ditu zebra arrainetan.








