Wedellgo foka

Weddellgo itsas txakurra Antartikan eta inguruko uharteetan bizi da. 700 metroraino murgil daiteke, eta ordubete baino gehiago urpean egon, elikatzeko behar dituen arrainen bila.
Baina egungo tenperatura-igoerak Ozeano Antartikoaren ura pobretu egin du: elikagai asko dituzten ur sakonak jada ez dira hain erraz nahasten urazaleko ur beroekin. Joera horrek bere horretan jarraitzen badu, Antartikako itsas txakurren elikadura ezin izango da bermatu.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali