Paper margotuak zaharberritzen
Ikerketaz hitz egitean, gehienetan zientzia- eta teknologia-arloko gaiak datozkigu gogora. Baina beste diziplina batzuetan ere, behar-beharrezkoa da ikerketa.
Segidan datorren erreportajea da horren lekuko. Leioako Arte Ederretako Fakultatera joan gara, Errestaurazio sailera. Han, paper margotu zaharrak nola berriztatzen dituzten erakutsi digute. Eginbehar horretarako, artisten talentuaz gainera, behar-beharrezkoa dute, adibidez, kimikarien laguntza.
Elezahar batek dioenez, Maria Perez andereak, esku hutsekin, Alfontso I.a Borrokalaria erregea mendean hartu zuen XII. mendean. Erregeak, orduan, “¿quien es el varón que me ha vencido?” galdetu zion, eta Mariak erantzun: “No soy varón, sino varona”. Horrela hartu ei zuen abizena Varonatarren leinuak, eta izena haien dorretxeak, Arabako mendebaldean, Villanañe herrixkan.
Dorretxea, gaur egun, museo bihurtua dago, eta, besteak beste, ikusgarriak dira hango hormetako paper margotuak.
RODRIGO VARONA: Ehiza-eszena da, jauregitik irteten direnean, oreinaren bila doaz, harrapatu egiten dute, eta merienda egiten dute.
Es una cacería, cuando salen de palacio, persiguen al ciervo, lo dan caza, y meriendan.
XVIII. mendekoak dira Varonatarren dorretxeko hormak apaintzen dituzten paper margotu zoragarriak. Artelana dira, zatiz zati eta xehetasun handiz osatuak.
Itxura bikaina dute, dudarik ez, jatorrian izan zutenaren oso antzerakoa seguru asko. Itxura Euskal Herriko Arte Ederretako Fakultatean egindako berriztatze-lanari zor zaio.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Dorretxean zeuden paper margotu guztiak kentzea erabaki genuen, guztiak EHUko laborategian berriztatzea, eta gero berriro jartzea jatorrizko tokian.
Se pensó en la posibilidad de hacer el arrancado de todos los papeles pintados de la torre, su restauración en nuestro laboratorio en la UPV, y después la recolocación otra vez in situ.
Papera kentzea berriztatze-prozesuaren lehenbiziko fasea da, oinarrizkoa eta kontu handiz egin beharrekoa. Papera hondatu gabe kentzeaz gain, zehatz-mehatz sailkatu behar da bukaeran, zati bakoitza dagokion tokian jartzeko.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Hormaren eta paperaren egoeraren arabera, kentzeko lana era batera edo bestera egiten da. Errazena lehorrean kentzea da: bisturi batekin igeltsua arraspatu eta papera kentzea. Beste egoera batzuetan hezetasuna ematen diogu paper margotuari; horrela, itsasgarria bigundu, eta, gero, papera kentzen dugu.
Segun en qué condiciones tengamos el muro y el papel que va pegado al muro, optamos por un tipo de arrancado u otro. El más sencillo suele ser un arrancado directamente en seco, dando con el bisturí al enlucido de ese muro para hacer más facil el arrancado. En una segunda situación humectamos el papel pintado, ablandamos las colas con las que está adherido al muro y hacemos el arrancado.
Berriztatze-lanetan ohiko arazoak izaten dira papera bera egoera txarrean egotea, hezetasunaren ondorioz horman zein paperean onddoak agertzea, eta margoak ia erabat desagertuta egotea.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Kasu batzuetan papera ia desagertuta egoten da, desintegratua, eta polikromia beste ezer ez zaigu geratzen. Eta polikromia geratzen zaigu, pigmentu ez-organikoekin eginda egoten delako. Horrelako kasuetan ematen digute laguntza zientzia-arlokoek, zein pigmentu dugun jakiteko, eta batzuetan, baita zein aglutinatzaile dugun jakiteko ere.
Nos vemos en situaciones en las que el papel ha desaparecido, se ha desintegrado y no nos queda mas que lo que es la policromía, y queda la policromía porque está hecha con pigmentos inorgánicos. Ahí es donde normalmente los de ciencias nos ayudan a determinar qué tipo de pigmento tenemos, a veces qué tipo de aglutinamente tenemos.
Zamudioko parke teknologikoan gaude, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitiko departamentuaren laborategian. Ikerketa-talde honek Varonatarren dorretxeko paper margotuak berreskuratzeko lanean parte hartu du.
Punta-puntako tresneriaz baliatuta, margotutako paperen barrualdea behatu dute.
KEPA CASTRO; EHU-UPV: Infragorrietan oinarritutako mikroskopioaren bidez, berriz, aglutinatzaileak, elementuen arteko loturak, identifikatu dituzte. Gehienetan erretxin ez-organikoak izan ohi dira.
Paperetan dauden osagaiak banan-banan definitzeaz gain, osagai horien konbinazioetatik eratzen diren elementuak ere definitu dira laborategi honetan. Laser-argia aztertu nahi den eremura bideratuta, laginean dauden elementuen espektroa agertzen da pantailan.
Azterketa horietan erabilitako teknologiarekin ezer suntsitzen ez denez, laginak ere berriztatze-prozesura itzuli ziren.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Papera hormatik kenduta, fakultatera ekarri genuen berriztatze-lanari ekiteko. Lehenik, paperaren aurre zein atzealdea garbitzen da brotxekin eta gomekin, eta baita hezetuz ere.
Una vez hecho el arrancado se traen los papeles a la facultad, y se procede a hacer lo que es la restauración en sí. Lo primero que hacemos es una limpieza del anverso y del reverso con brochas, con gomas y también humectando.
Papera garbitu ondoren, sarritan berrindartu behar izaten da gal ez dadin. Horretarako, ohikoena izaten da jatorrizko paperari atzealdean paperezko beste geruza bat gehitzea. Orduan, haren gainean lanean has daiteke.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Kolorea berriro ezartzeko, jatorrizko kolorera hurbilduz joan behar dugu kolore berria sartu aurretik, eta kolore-eskala hauek egiten ditugu.
Para hacer la reintegración de color tenemos que ir asemejando lo más posible cada uno de estos colores originales al nuevo color que le vamos a meter, por lo tanto lo que solemos hacer son estas escalas de colores.
Lanak erraza dirudi, baina proba askotxo egin beharra dago. Kolore bakoitzaren tonua aurkitu behar da, kolore-eskalak egin, kolore bakoitzetik zenbat behar den erabaki, eta abar.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Kolorea berrezartzeko, dekorazio-elementuak direnez, sarritan elementuen serieak egiten ditugu;, hala, berreraikuntza kromatiko fidela egin ahal izateko beharrezko datu guztiak ditugu. Jatorrizkoarekiko tonu-ezberdintasuna mantentzea bilatzen dugu, eta margo berria tonu baxuago batean uzten dugu diferentzia hori azpimarratzeko, baina bukaeran osotasun bat ematen dio. Paper hau, horrela ikusita, begia zuzenean falta den gunera joaten da. Kolorea sartzean, integratuago geratzen da.
Esa reintegración de color, como son elementos decorativos, en muchas ocasiones tenemos seriados esos elementos decorativos, con lo cual tenemos ya los datos suficientes para poder hacer una reconstrucción cromática fiel, de manera que se mantenga una diferencia tonal respecto al original. Se deja en un tono un poquito más bajo lo nuevo que se mete que el original para marcar esa diferencia, pero que al final da una unidad, da un conjunto. Este papel visto así, el ojo va directamente a la parte faltante, en cuanto le metes color ya queda más integrado.
Pigmentuak definituta, koloreak eta tonuak markatuta daudenean, berriztatze-prozesua bera hasten da.
Distiretatik urrun, tono mateak bilatzen dira.
Ohiko prozesua da, pazientziaz eta abileziaz egin beharreko lana. Denbora behar du, baina emaitzaren inguruko dudarik ez dago.
Tailerreko berriztatze-lana bukatu ondoren, paperak bere tokira itzultzea baino ez da geratzen. Une horretan da beharrezkoa paperak kentzean egindako sailkapena, paperaren zatietako bakoitzak bere tokian joan behar du eta.
Papera jarri eta gero, azken xehetasunei erreparatu, eta beharrezko konponketak horman bertan egiten dira. Jende askoren artean egindako lanaren emaitza gozamen huts bilakatzen da ikusleen begietara.
LOLA RODRIGUEZ; EHU-UPV: Kimikari analitikoekin egiten dugu lan, batzuetan biologoekin, fisikarien beharra ere izan dugu, eta matematikariena ere bai kalkuluak egiteko. Nik, adibidez, gune oso zabal batean kolorea berrezarri behar badut, jatorrizko koloreak zer osagai dituen jakin behar dut, osagai horiek bereizi egin behar ditut antzeko tonua lortzeko bakoitzetik zenbat jarri behar dudan jakiteko. Disziplina anitzeko proiektua da, berriztatze-departamentutik koordinatua, gu garelako ondarea berreskuratzen dugunok, baina disziplina anitzekoa.
Trabajamos sobre todo con química analítica, a veces con biología, incluso a veces nos hace falta de la fisica, incluso de las matemáticas para hacer calculos porcentuales para si yo por ejemplo tengo que hacer una reintegración cromática de una zona muy amplia, tengo que ver el color original qué componentes tiene, con lo cual necesito desdoblar esos componentes, para saber qué proporción de cada uno de ellos tengo que meter para conseguir un tono similar. O sea es un tipo de profesión multidisciplinar, coordinado desde restauración que somos al final los que recuperamos el patrimonio, pero es multidisciplinarSegún cuenta una antigua leyenda, María Pérez venció con sus propias manos al rey Alfonso I el Batallador en el siglo XII. El rey vencido preguntó: ¿quién es el varón que me ha vencido? y María respondió: “No soy varón, sino varona”. Así es como la saga de los Varona se hizo con el apellido, nombre con el que se conoce también a su casa torre situada en el oeste de Álava, en el poblado de Villanañe.
Paper margotuak zaharberritzen
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian