Osteoporosia

Medikuntza-irudiek gaixotasunen diagnostikoa egiten laguntzen dute, eta gu, osasunaren tartean, gure ikusleen zalantzak eta jakin-mina asetzen saiatzen gara. Oraingoan, Paulak idatzi digu Urduñatik, eta galdera bitxi bezain interesgarria egin digu. Hauxe: zergatik kuzkurtzen gara zahartzean?

40-50 urtetik aurrera, pertsonen garaiera murriztu egiten da, hamarkadako zentimetro bat gutxi gorabehera. Egoera hori orno-gorputzen garaiera murriztearen ondorioa da. Enborra loditu egiten da; gorputz-adarrak, aldiz, mehetu egiten dira, eta bizkarrezurra okertu. Horregatik, askotan, zahartzaroaren irudia okertutako pertsonarena da.

Emakumezkoen kasuan, menopausiaren ondorengo osteoporosiak eragin nabarmena du. Izan ere, gaitz horrek bizkarrezurrean deformazio txiki bat eragiten du, eskoliosia. Tratamendurik egiten ez bada, gaitzak aurrera egiten du, eta ondorio larriak izan ditzake; tartean, bizkarrezurra asko okertzea eta, ondorioz, garaiera murriztea.

Honaino gure erantzuna. Zuk ere galderaren bat baduzu, ez izan zalantzarik. Idatzi teknopolis@elhuyar.com helbidera, eta zure zalantzak argitzen saiatuko gara.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali