Donostia International Physics Center-eko ikertzaile hauek ordenagailu kuantikoetara konektatzen dira simulazioak egiteko. Aldi berean, algoritmo berriak garatzen ari dira, makina kuantikoei ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Donostian instalatu duten IBM System 2 berriak elkarlanerako aukera paregabeak zabalduko dituela espero dute.







