Musuen onurak
Musu-klase asko dago, eta bakoitzak bere esanahia du, baina denek badituzte, neurri batean edo bestean, onurak osasunarentzat.
Ikerketa asko egin dira keinu honen inguruan, eta ikerketa horiek agerian utzi dute musuaren balio terapeutikoa.
Musu emateak, kortisolaren nibelak txikitzen ditu, eta kortisola estresa sortzen duen hormona da. Beraz, musu emateak estresa jaisten du. Gainera, plazera sentiarazten du, oxitozina askatzen duelako. Endofirnak ere -hau da, ongi sentiarazten duten hormonak- libre geratzen dira, eta depresioa uxatzen dute.
Musua sakona eta apasionatua bada, adrenalina askatzen du, bihotzaren taupadak azkartu , eta odolaren zirkulazioa hobetzen du, eta arteria-tentsioa eta glukosa igo egiten ditu. Ondorioz, gorputzaren energia potentziatu egiten da.
Gazte mantentzeko formula bikaina da musu ematea, ariketa da aurpegiarentzat. Muskuluak mugimenduan jartzen ditu. Zehazki, aurpegiko 36 muskulu martxan jartzen ditu. Horri esker, zimurrak gutxitzen ditu, eta azalaren birsorkuntza bizkortzen du.
Hainbesteko aktibitateak kaloriak erretzen ere laguntzen du, eta musu sakon batekin, gutxienez 12 kaloria erretzen dira.
Beraz, asko musukatzen dutenak, zoriontsuagoak ez ezik, osasuntsuagoak ere badira, Judasen musurik ez bada behintzat.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian







