Marteren esplorazioaren historia.

Marteri begira gizakiok orain arte egin duguna ikusiko dugu ondorengo bideoan.
Marte eta gizakiok haraino iristeko ditugun aukerak, gogoak eta proiektuak izango ditugu hizpide ondorengo minutuetan. Hori da mintzagaia, baina galdera-erantzunen dantzarekin jarraitu aurretik, Marteri begira gizakiok orain arte egin duguna ikusiko dugu ondorengo bideoan.

Abiapuntua 1960ko hamarkada izan zen. Lehen arrakastak estatubatuarren Mariner ontzien eskutik iritsi ziren, Martera hurbiltzea eta ehunka argazki bidaltzea lortu zutelako.

Estatubatuarren balentriari sobietarren balentria are handiagoak jarraitu zion, 1971. urtean Mars 3 zunda arazorik gabe Marten bertan jartzea lortuta. Pare bat urte geroago, estatubatuarrak ere iritsi ziren.

Eta, hortik aurrera, porrota porrotaren ondoren, 1996 arte. Mars Global Surveyor misioa abiatu zen urte hartan, bi zundekin: Marteren orbitan geratuko zen batekin, eta lur hartuko zuen beste batekin. Bigarren horrek Sojourner orotariko ibilgailua zeraman. Bederatzi hilabeteko bidaiaren ondoren, 1997ko abuztuan Sojourner ibilgailua Marte arakatzen hasi zen.

Mugarria izan zen misio hura. Haren ondotik antzeko lana egin duten beste batzuk etorri dira, tartean orain planeta gorrian den Phoenix Mars Lander, besteak beste, izoztutako ura aurkitzeagatik duela gutxi berri izan dena.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali