Kutxa beltza

Duela egun gutxi, Air France konpainiako Airbus bat Atlantikora erori zen 228 bidaiarirekin, eta kaxa beltza ez dute berreskuratu. Hurrengo bideoan, kaxa beltzen garrantziaren gakoa ezagutuko dugu.

Duela egun gutxi, Air France konpainiako Airbus bat Atlantikora erori zen 228 bidaiarirekin. Oraindik ez dago zehatz jakiterik zerk eragin zuen istripua. Informazio baliagarri hori kaxa beltzean dago, eta kaxa beltza ez dute berreskuratu. Hurrengo bideoan, kaxa beltzen garrantziaren gakoa ezagutuko dugu.

Egia esan, gehienok ‘kutxa beltz’ izenarekin ezagutzen dugun hori kolore bizitan dago margotuta, errazago topatzeko.

Hegazkinaren atzealdean kokatzen da, han baitu talka bati aurre egiteko aukera gehien, eta istripu baten kausak argitzeko balio duten bi gailuz osatua dago: batetik, hegaldiaren datu-biltzaileak 80 parametro gorde ditzake, hala nola hegazkinaren abiadura, altitudea, norabidea edo motorren errendimendua. Bestetik, kabinako ahotsen grabagailuak pilotuaren eta kopilotuaren mikrofonoetatik eta aurikularretatik datorren soinua gordetzen du, baita kabinako sabaian kokatutako mikrofono batek jasotzen dituen soinu-alarmen hotsak eta abar. 

Altzairuz edo titanioz egindako blindaje batek eta material isolatzaile batek babesten dituzte bi gailuak, hautsi, zapaldu, erre edo busti ez daitezen. Hala, 1.100 graduko tenperatura, 36.000 bider grabitatearen indarra eta 6.000 metrora hondoratutako objektu batek adina presio jasan dezake kaxa beltzak.

Kaxa beltzak gordetzen duen informazioa istripu baten ondoren soilik ezagutarazten da; datu horiengatik ez balitz, hainbat istripuren zergatia ez litzateke behin ere argituko.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali