Kubik, energia eraikinean

Duela hilabete gutxi instalazio berri bat inauguratu zen Bizkaiko Parke Teknologikoan. KUBIK izena du eta eraikuntzan energia-eraginkortasuna ikertzeko Tecnaliak garatu duen azpiegitura da. Plataforma berezia da; izatez, bakarra da munduan. Teknopolisen ez dugu bisita galdu nahi izan.
NAGORE TELLADO; Tecnalia: Kubik ikerketarako azpiegitura esperimentala da, eta bere helburua eraikuntzan efizientzia energetikoa hobetzea da. Bai produktu, bai zerbitzu, bai kontzeptuak ikertzen ditugu, dena efizientzia energetikoa hobetzeko helburuarekin.

Eraikuntza modularra
Agertokiak berritxuratu daitezke
Askotariko simulazioak

NAGORE TELLADO; Tecnalia: Kubiken berezitasunik nagusiena agertokiak sortzeko gaitasuna da. Agertokiak izan daitezke, adibidez, etxebizitza bat, edo bulego bat, edo ikastetxe bat... edozein erabilera simulatu daiteke. Adibidez, hemen bulego bat simulatzen ari gara.

NAGORE TELLADO; Tecnalia: Sentsore hauek monitorizazio-sistemaren parte bat dira. Eta sentsore hauen bidez informazioa jasotzen dugu, eta informazio honekin neurtzen ari garen eta ikertzen ari garen sistemak eta produktuak ebaluatu egiten ditugu.

800 sentsore
Analisi termikoa
Analisi akustikoa
Estankotasun analisia
Neurketak Internet bidez
Kontsumoa gutxitzeko kudeatzaile adimenduna
Elementuen automatizazioa

NAGORE TELLADO; Tecnalia: Lehen ikusi dugun monitorizazio-sistema da Kubiken burmuina. Eta hemen daukagu Kubiken bihotza. Hau Kubiken bihotza da, bertatik hartzen baitu energia guztia. Eta hemen bai energia berriztagarriak -eolikoa, fotovoltaikoa, geotermia eta kogenerazio-mikroturbina- eta bai energia konbentzionalak -elektrizitatea eta gasa- dauzkagu.

Klimatizazioa
Aireztatzea
Energia: iturri berriztagarriak / ohiko iturrian
Sentsore meteorologikoak

NAGORE TELLADO; Tecnalia: Hau landare-teilatu bat da, Kubiken entseatzen ari garen produktu berri bat. Produktu honen helburua eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzea da, isolamendu termikoa ematen baitio eraikinari, eta batez ere, tenperatura leuntzen laguntzen digu. Horrek esan nahi du maximoak ez direla horrenbeste igartzen beheko solairuan. Euriaren ura batu egiten du, honekin landareak elikatu, eta ez du mantenurik behar.

www.energiaenedificacion.com

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika gaur

Kimika

2025-10-25

Sendatzen duen kimika

Kimika

2025-10-25

Garbiketa jasangarria

Kimika

2025-10-25