Gaur egungo kostaldeko lerroa marrazten duten haitz hauek guztiak urazpian zeuden Goi Kretazeoan. Geruzaz geruza sortu ziren, plataforma kontinentaletik ezpondan behera erortzen ziren materialak solidotzearekin batera. Flysh-eko haitzei esker dakigu hori. Meñakotzeko eta Fruizeko arroka bolkanikoek, berriz, urazpiko magma isurketen istorioa kontatzen digute.
Kretazeoko itsasoa


