ITP enpresak hegazkin ertainetarako motorrak egingo ditu

ITPk Pratt and Whitney enpresarkin akordio bat sinatu du hegazkin ertainetarako motorrak elkarlanean ekoizteko.

ITP enpresak hegazkin ertainetarako motorren ekoizpenean parte hartzeari ekingo dio Pratt & Whitney konpainia amerikarrarekin.

CARLOS ALZOLA; ITP: Osagaien diseinuan parte hartuko dugu, motorraren bizi osoan hornituko ditugu osagaiak. Kasu honetan, abiazioko motorrek oso bizi luzea dute, 20 bat urtez ekoizten dira eta beste 20 urtez egiten du hegan azkeneko motorrak. Mantentze-lanak ere egingo ditugu. 

Geared Turbofan motorra A320 hegazkinetarako

CARLOS ALZOLA; ITP: Funtsean hegazkinaren motorrak airea hartu eta atzerantz azkar kanporatuz funtzionatzen du. Bultzada sortzen du, eta hegazkinak hegan egiten du. Horretarako motorrak konpresorea eta turbina ditu. Eraginkorra eta zarata gutxikoa izateko konpresoreak ahalik eta handiena eta geldoena izan behar du. Turbinak aldiz ahalik eta azkarrena. Bien arteko oreka bilatu beharra dago, eta motor honen kasuan bien artean kaxa erreduzitzaile bat izan da konponbidea, berrikuntza. Horrela batak besteak baino azkarrago biratu dezake 

ITPk 100 milloi eurotik gorako inbertsioak egingo ditu

2.500 euro baino gehiago fakturatzea espero dute

CARLOS ALZOLA; ITP: Osagai-mota bat baino gehiago ekoitziko ditugu, bi familiatakoak. Lehenengo familian motorraren egitura-osagaiak daude, karkasak eta halakoak. Bigarren familian kanpo-elementuak daude. Motorrak inguruan elementu ugari ditu fluidoak eroateko: olioa, erregaia, airea... Egia esan, elementuak banaka hartuta ez dira konplexuak, multzo osoak ematen dio konplexutasuna lanari eta osagaien kopuruak. 

Teknopolis

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali