Futbola ez da aldatu

Futbola ez da batere aldatu azken hiru mundu-txapelketetan. Horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek egin duen ikerketaren ondorio nagusia.

Futbola ez da batere aldatu azken hiru mundu-txapelketetan. Horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek egin duen ikerketaren ondorio nagusia.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikertzaileen arabera, jokoari soilik erreparatuko bagenio, ez ginateke gauza izango Frantzia 1998 eta Alemania 2006 mundu-txapelketetako partidak bereiztek
o.

Gasteiz, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea.

Fakultatearen futbol-zelaian, ikasle-talde bat  partida jokatzeko prestatzen ari daTeknopoliseko kameren aurrean. Gure kamerak, ordea, ez dira partidaren gorabeherak jasoko dituzten bakarrak izango. Zelai ondoko eraikinaren goialdean dauden kamera hauek ere grabatuko dute partida. Gero, kamerek jasotzen dituzten irudiak jokoa aztertzeko erabiliko dira.

Teknikarien ohiko aginduak jaso ondoren, dena prest dago partidua has dadin.

Partida jokatzen ari den bitartean, futbol-zelaiaren inguruan dauden kameretako irudiak ordenagailu batera bidaltzen dira.

Zelaian gertatzen dena ikerketa-taldeak berak garatutako programa informatiko baten bidez aztertuko dute. Monitorean bideo-irudiak eta softwarearen leihoak aldi berean erakusten direnez, zelaian gertatzen dena erraz jaso daiteke programa informatikoan.

Azterketan hainbat aldagai hartzen dira kontuan. Horietako bat emaitza da. Izan ere, emaitzak jokoaren bilakaera baldintza dezake. Ez da gauza bera berdinduta egotea, irabazten edo galtzen joatea. Horren arabera, aldatu egin daiteke jokoa.

Modu berean jokoa non gertatzen den kontuan hartzen dute, eremua. Munduko txapelketekin egin duten ikerketan zelaian bost zati bereizi zituzten, baina gaur egun, ikerketa egiteko, 14 zatitan banatzen dute zelaia, entrenatzaile eta teknikariek gehienetan lantzen dituzten guneak dira-eta.  

Ikertzaileek aztertu duten beste aldagaietako bat elkarrekintza-testuinguruak izendatu direnak dira; hau da, baloiak duen kokapena talde bietako jokalariekiko. Talde batek baloia galtzen duenean, berreskuratzen duenean, baloia geldirik dagoenean eta abar, zer gertatzen den jasotzea da kontua. Ikerketan, futbolaren dinamikan gerta daitezkeen 48 egoera edo maila bereizi dituzte.  

Testuinguruak laburdura bidez identifikatu dituzte, eta, horiekin, baloia non dagoen eta zeinek duen jakin daiteke.  

Aipatutako aldagai horiek guztiak kontuan hartuta, ikerketa-taldekoek ehunka futbol-ordu ikusi dituzte. Normalean, norgehiagoka osoak aztertzen dituzte, baina, lana nolakoa den ikusteko, jokaldi bakarra aukeratu dugu.  

“Talde gorriak baloia galdu du. Eskuin-hegaleko aurrelaria aurrerantz doa, hondoko marraraino iritsi da, erdiraketa egiten du. Eta aurrelariaren erremate ustela. Defentsak baloia atera du”.  

Jokaldi bera beste modu batean aztertzen da ordenagailuan. Jokaldiaren hasiera 10. eremuan gertatzen da, eta RA kontestuan, baloia behatua izaten ari den talde gorriaren atzeko lerroaren eta arerioaren aurreko lerroaren artean dagoelako. Gainera, P marka eransten zaio, baloia galdu egin baitu. Ikertzaileak jokaldi horren bilakaera zein gainerakoena, gertatzen den guztia horrela jasoko dute ordenagailuan.

Julen Castellano; Ikertzailea. EHU-UPV: Futbola da elkarrekintza, beraz ikerketa asko egiten dira baina bakarrik baloia duen jokalariaren ekintzak edo jokabidea aztertzen. Guk kasu honetan ikuspuntua altxatu dugu, eta saiatu gara jokalarien arteko erlazioak azaleratzen, deskribatzen, sekuentzia horiek deskribatzen.

Partida bat zatitzeko, batez beste, 8 ordu erabiltzen dituzte.

Ikus dezagun beste partida bat.  

Jasotako datu guztiak alderatuta, ondorioak ateratzeko ordua da. Munduko azken hiru txapelketetako ikerketari dagokionez, esandakoa: futbola ez da ezer aldatu. Ondorio horrek ezbaian jartzen ditu futbolaren ustezko sistema irekiak:

Julen Castellano; Ikertzailea. EHU-UPV: Kaotikoa da guk futbol-partida baten informazioa guztia dugulako, badakigu zer gerta daitekeen partida batean. Ez dakiguna da noiz gertatuko den eta nola, baina jokalari batek zer egin dezakeen baloiarekin argi daukagu: aurrera egin, gelditu, pase bat eman, jaurtiketa... baina noiz egingo duen, hor dago ustekabea, horretan datza futbola.

Inork ez daki nola jokatuko den 2010ean Hegoafrikako Munduko Txapelketa, baina argi dago araudian aldaketa nabarmenik gertatzen ez bada jokalarien eta taldeen jokabidea eredu jakin batzuen araberakoa izango dela. Bien bitartean, ustekabeak gizakion ezuste-gaitasunaren ondorio izango dira.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali