Euli-txoria
Udaberrian, euli-txori beltzak Europara migratu ohi du, ugaltzeko. Baina klima-aldaketa dela eta, udaberri goiztiar eta beroagoek bi aste lehenago agerrarazten dituzte elikatzeko behar dituzten intsektuak.
Euli-txoriek ugalketa-garaia aurreratu dute, baina, hala ere, txitak jaiotzen direnean, beldarrak tximeleta bilakatu dira jadanik. Gurasoek ez dute txita-talde osoa aurrera ateratzeko nahikoa ehiza topatzen. Ondorioz, Europako zenbait lurraldetan, euli-txorien populazioak % 90 gutxitu dira.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian








