Elhuyar aldizkariaren webgune berria
Eider Carton: Ikusgarritasuna eta bizipoz pixka bat.
Horrela definitzen du Eider Cartonek Elhuyar aldizkariaren webgune berriaren eraldaketa.
Egindako aldaketekin, aldizkariaren azken zenbakia modu ikusgarriagoan agertzea bilatu dute.
Eider Carton: Orain arte aldizkaria egon da Zientzianet.en barruan. Atal bat zen, eta oso mugatua ikusten genuen hor aldizkaria, eta uste genuen berariazko webgunea edukita, harpidedunei eta irakurleei zerbitzu gehiago emateko aukera izango genuela.
Harpidedunen gunean, azken zenbakia ikusteaz gain, paperezko edizioa edoeta hemeroteka ere ikus daitezke.
Eider Carton: Gustura gaude emaitzarekin, uste dugulako webgune honen bidez hobeto islatzen dugula zer den aldizkaria eta zer izan nahi duen, eta erabiltzaileen aldetik ere jaso dugun erantzuna oso ona izan da: bisitari asko izan ditugu egun hauetan, eta horretaz gain, harpidedunen artean komunikazio-kanpaina bat egin dugu harpidedunak gonbidatuz kontua aktibatzera, webgunearen bidez eskaini nahi dizkiegulako paperean eskaini izan dizkiogun edukiak, bideoak edo estekak, edizio digitala ere bai... eta hor, bi asteko epean 150etik gora harpidedunek aktibatu dute kontua; beraz, interesa piztu du.
http://aldizkaria.elhuyar.org
Elhuyar aldizkariaren webgune berria
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



