Behobia-Donostia saio bereziaren aurrerapena

Korrikalarien elikadura eta hidratazioa, lesioen arriskuak, esfortzu-probak nola, zergatik eta
zertarako, entrenamenduetan laguntzeko interneten eskura dauden aplikazioak, bat-bateko
heriotzaren eta kirolaren arteko erlazioa aztertuko duen ikerketa, adituen iritziak, uneoro
korrikalarien bihotzeko informazio guztia biltzen duten elastiko teknikoak… hori guztia, ikusgai
izango da astelehen gaueko Teknopolis berezian.
Aipatutako guztia bezperan Behobia-Donostian grabatutako irudiekin lagunduko da. Izan ere,
Teknopoliseko hiru kidek hartuko dute parte lasterketan: Oihana Jauregik, Beñar Kortabarriak,
eta Nagore Rementeriak. Beraien eskutik izango dugu aipatutako guztiaren berri.

Berezia izateaz gain, mugarria ere bada Teknopoliseko aste hau, berarekin emanaldi-aldaketa
dakarrelako: hemendik aurrera, Teknopoliseko lehen emanaldia astelehenetakoa izango da,
Goenkalen ondoren ETB1n; larunbata arratsaldean, berriz, errepikatu egingo da. ETB2ko lehen
emanaldia, asteazken gauerdikoa izango da, eta errepikapena igande goizekoa.

- Azaroak 10, ETB1, 15:00etan (Denboraldiko lehen saioa).
- Azaroak 11, ETB2, 08:55etan (Denboraldiko lehen saioa).
- Azaroak 12, ETB1, 23:00etan (Saio berezia).
- Azaroak 14, ETB2, 00:00etan (Saio berezia). 

Teknopolis

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali