Azukre beltza ala zuria?

Azukre pixka batekin dena goxatzen da. Baita botikarik mikatzena ere.

Baina zein da azukre hobea: zuria ala beltza?

Melaza izeneko osagaiak ematen dio kolore iluna azukre beltzari. Azukre-kanaberatik edo erremolatxatik eratorritako produktu likido lodia da melaza, karbohidratoz, B bitaminaz eta gatz mineralez aberatsa. 

Azukrea fintzen bada, azukre zuria izango da, eta findu gabea, aldiz, melaza-hondarrak dituen azukre beltza. Beraz, azukre beltza zuria baino zertxobait aberatsagoa da nutrientez.

Baina teoria hutsa da hori. Izan ere, benetako azukre beltza kanaberaren zukua kristalizatzetik lortzen da, prozesatu eta findu gabe, eta likatsua izaten da. Gaur egun azukre beltz gisa saltzen dena, ordea, melaza-estraktua gehitu zaion azukre zuria besterik ez da izaten gehienetan. Batere likatsua ez den azukrea izaten da, eta haren nutrizio-balioa azukre zuri edo finduarenaren oso antzekoa da.

Beraz, azukre-mota aukeratzerakoan, hobe da zaporeari kasu egitea, nutrizio-dohainei begira ibili beharrean. Izan ere, gizendu ere, antzeko gizentzen dute biek ala biek.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali