Apoarmatu Istilzalea
Apoarmatu istilzalea Europa osoko urmael eta zingiretan aurki daiteke. 70eko hamarkadaz geroztik, Amerikako senide bat, Floridako dortoka, haren lurraldea inbaditzen ari da. Masail gorriko narrasti hori jatunagoa eta agresiboagoa denez, arriskuan jar dezake istil oso baten bizia.
Orain arte, Europako iparraldeko herrialdeetan, Floridako dortokaren zabaltzea mantsotzea lortu da. Izan ere, hango urak hotzegiak dira enbrioiak ongi garatzeko. Baina klimaren aldaketak oztopo hori desagerraraz dezake, ibaietako eta istiletako uren tenperatuta pixkanaka igotzen ari delako kontinente osoan.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian








