Uhin ultramoreak

#46 UHIN ULTRAMOREAK: Iraganean dena ez zen hobea

 

Oso zabalduta dago iraganean dena garbia eta osasungarria zelako ustea. Alabaina, historia arakatu dugu Uhin Ultramorez, eta ikusi dugu Erromatar Inperioaren garaian airea erabat kutsatuta zegoela, ur kutsatuak milaka heriotza eragin zituela Atenasen, eta elikagaien bidezko kutsadurak ohikoak zirela, mende batzuk geroago ere. Eta medikuntza? Batzuetan, kalte handiagoa egiten zuen medikuak, gaitzak berak baino. Denboraren kapsulan, BBC kateak duela 30 urte egindako iragarpen teknologikoak aztertu dituzte. Asmatu ote zuten?

GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna