Uhin ultramoreak

#20 UHIN ULTRAMOREAK: IgNobel sariak ipurdia bistan

Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariek bestelako kutsua dute. Umorea eta zorroztasun zientifikoa uztartzen dituzte, eta, nolabait, Nobel Akademiak ematen dituenaren alternatibatzat jotzen dira. Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek uhin ultramorez aztertu dituzte, ordea, eta zer pentsatua eman badiete ere, ez die grazia handirik egin.

Atala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, “Egunero ikasten da zerbait” atala osatu dute, eta zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.

“Egunero ikasten da zerbait” atalerako mezu bat bidali nahi izanez gero, idatzi hona: uhinultramoreak@elhuyar.eus

Elhuyarrek ekoitzitako saioa, EITB podkastentzat.

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna