Uhin ultramoreak

#16 UHIN ULTRAMOREAK: Plazebo eta nozebo

Denok ezagutzen dugu plazebo-efektua: substantzia edo tratamendu batek onura eragitea, berez, eragin-ahalmenik ez badu ere. Kontrakoa ere gertatzen da: berez eraginik ez duen zerbaitek kalte egitea. Nozebo-efektua esaten zaio horri. 

Plazebo eta nozebo zer diren, zer mekanismoren bidez gertatzen diren, eta etikoki nola erabili aztertu dute  Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.

Atala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, eta entzuleak gonbidatu dituzte asmatzera zer den soinu misteriotsua, eta zuzenak ala okerrak diren zenbait baieztapen.

ELHUYARek ekoitzi du podcasta, EITB podkasterako. 

Astobiza, Amaia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna