podcastak
Uhin ultramoreak
#57 UHIN ULTRAMOREAK: Zientziaren B aldea
Zientzia-sistemak bere irizpideak, arauak eta mekanismoak ditu, gizarteratzen dituen emaitzak zuzenak direla ziurtatzeko. Baina gizakiok egindako beste edozein sistemak bezala, hutsuneak, akatsak eta alborapenak ditu, baita iruzur egiteko arriskua ere. Horren adibide dibertigarri eta esanguratsua azaltzen dute Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan. Ikertzaile batek argitalpen zientifikoen jokabide iruzurtia agerian utzi baitu, txantxetako artikulu baten bidez. Bestalde, egia ala gezurra da salda beroa hartzea eraginkorra dela gripea eta halako gaitzak sendatzeko?
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.
#56 UHIN ULTRAMOREAK: Zer jan, hura izateko
Zer jan, noiz, zenbat, norekin, zer den beharrezko, zer kapritxo eta zer debeku, ez du fisiologiak bakarrik erabakitzen, baizik eta kulturak, batez ere. Eta gure kultura genero-bereizketan oinarrituta dagoenez, jateko kontuetan ere islatzen da. Adibidez: bi lagun daude, jatetxe bateko mahai batean; bata emakumea eta bestea gizona. Zerbitzariak txuleta eta entsalada daramatza mahaira, plater banatan. Zeinentzat da txuleta, eta zeinentzat entsalada? Ba horri buruz badaude azterketa zientifikoak. Ondorio nagusiak azaldu ditugu “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan!
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.
#55 UHIN ULTRAMOREAK: Adimen artifizialaren sexismoa
“Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako Aquariumeko Areto Nagusian. Adimen Artifiziala eta generoa izan da hizpide nagusia.
Izan ere, AAko sistemek hedapen izugarria izan dute azken urteotan, baina hedapen hori ez da izan berdina denean: ikerketen arabera, neskek mutilek baino gutxiago erabiltzen dituzte AA bidezko tresnak. Garapenean ere, askoz gutxiago dira arlo horretan ari diren emakumeak, gizonak baino. Eta emaitzetan nabarmena da genero-alborapena.
Genero-arrakala agerian jartzeaz gain, arazoa nola konpondu ere aztertu da atalean zehar. Laugarren denboraldian ere ohiko azpi sailak jorratuko dira atalez-atal.
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.
#54 UHIN ULTRAMOREAK: Ahizpatasuna zientzian
Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk azaleratu nahi dituzte “Uhin ultramoreak” podcastaren hirugarren denboraldiko azken atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Izan ere, oso eremu lehiakorra den arren, badira bestelako jokabideak eta balioak erakutsi dituzten zientzialariak. Haietako lau aukeratu dituzte: Marie Curie fisikaria eta Nobel sariduna, Poppy Northcutt ingeniaria eta aktibista feminista, Jocelyn Bell Barnell astrofisikaria eta Ben Barres neurozientzialari transa. “Egunero ikasten da zerbait” sekzioan, berriz, AAk diseinatutako Karmela autoa aurkeztu dute. Ez zaitu epel utziko!
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.
#53 UHIN ULTRAMOREAK: Txertoen negazionismoaren jatorria
Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indartzen da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta. Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da. Horren atzean,1998ko artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia daude. Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak garbi utzi nahi izan dute atal honetan, txertoek milioika bizitza salbatzen dituztela urtero. Zientzia fikziozkoak diruditen lentilla batzuk ere aipatu dituzte albisteen artean. Hain zuzen, haiei esker, argi infragorria ikus daiteke, baita begiak itxita ere!
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.
