Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea
Norteko ferrokarrilla
UEUk antolatzen duen Ikergazte kongresuan izan gara. Bi urtean behin egiten dute, eta aurtengo edizioa Donostian izan da. Han izan gara, batetik, antolatzaileetako batekin, Olatz Arbelaitz informatikariarekin, eta bestetik, banatzen dituzten lan onenen sarien irabazle birekin, Eneko Sotomayor eta Irati Mendia.