Norteko ferrokarrilla

36. NF 2025-05-16

36. NF 2025-05-16

XXIX. denboraldiaren 36. saioa: CICnanoGUNEan inauguratu duten dorrea kuantikoarekin hasi gara. Ordenagailu kuantikoa ikertzeko proiektua da. Silizioaren elektroien espinarekin garau nahi dituzte bit kuantikoak. Guk ikerketa hori gaur egungo testuinguruan jarri dugu. Gero, pigmentuei buruz hitz egin dugu Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin. Pigmentu sintetikoen historiaz eta gaurko egoeraz hitz egin dugu, kimikak pigmentuen industria irauli egin zuelako XIX. mendetik aurrera. Adibidez, BIC bolalumaren tintaz hitz egin dugu.

Entzun saioa hemen. 

Mujika, Alfontso

Ingeniaritza Teknikoa ikasi ondoren, euskalgintzaren munduan hasi zen lanean. AEKn 5 urte, UEUn 3 urte, eta 1990az geroztik Elhuyarren dihardu.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian argitaratutako artikulu batzuen egilea izateaz gainera, ETBko Teknopolis programako erredaktorea eta zuzendaria ere izana da.
Dena den, lanik gehienak hizkuntzaren alorrean egin ditu, eta horretan ari da gehienbat: itzulpen teknikoak egin, testuak zuzendu, irakasleentzako trebakuntza-ikastaroak eman, lexikografia- eta terminologia-lanak egin eta entziklopediagintzan ere lan egin du.
Euskaltzain urgazlea da, eta Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkaria. Terminologia batzordeko kidea da.

«2025-05-19»

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Energia