XXIX. denboraldiaren 27. saioa: Silvestre II. matematika maite zuen aita santua, Judith Rivas EHUko matematikaria eta kuantikaren galdera klasikoa: partikula ala uhina?
Kortabarria Olabarria, Beñardo
Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarria, kazetaria. Esperientzia handia du hedabideetan, idatzizko zein ikus-entzunezkoetan. Arrasateko Komunikabideak Elkartearen Erredakzio-burua izan da, Arrasate Telebistaren zuzendaria, Arrasate Press aldizkariaren erredaktorea, Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren erredakzio-burua eta erredaktorea eta, baita Teknopolis programaren sortzailea eta kazetaria hasiera-hasieratik, 1999tik, eta zuzendaria bost ekitaldiz. Bestalde, EHU eta EITBren artean antolatutako ikusentzunekoen masterrean ere irakasle lanean ari da zientzia dibulgazioaren moduluan.