Lehendabizi, TDT edo lurreko telebista digitalari buruz ariko gara. Analogikotik digitalerako jauzi betean gaude, eta komeni da zalantzak argitzen joatea. Gaur, jauzi hori egiteko bultzada emango digute gure kolaboratzaile DANEL MADARIAGAk eta ETBko IGOR JAINAGAk.
Eta jauziak egiten eta korrika ere trebea da gure hurrengo protagonista: apo lasterkaria. Gaitasun fisiko horrek, hala ere, ez dirudi askorik laguntzen dionik egungo arriskuei ihes egiten. Animalia honen ingurukoak kontatzera etorri dira Aranzadiko herpetologia-behatokiko AINHOA IRAOLA eta JON GARIN.
Agirre Basurko, Elena
Ibarra Berastegi, Gabriel