Norteko ferrokarrilla

17. Bi Kulturak

17. Bi Kulturak
17. Bi kulturak INAKI IRAZABALBEITIA izango dugu igande honetan gurekin, Bi Kulturak izeneko liburua euskaratu baitu. Liburua Charles Percy Snow zientzialari ingelesaren hitzaldi baten transkripzioa da, 1959an Cambridgen emana. Snowk proposatu zuen zientzialariek kultura bat zutela eta humanistek beste bat, eta bata bestetik oso urruti zeudela. Guk INAKIrekin aztertuko dugu gaur egun ere bi kultura horiek existitzen ote diren. 2007a bukatuta, atzera begiratuko dugu, zientziak urte horretan emandakoaren laburpentxo bat egiteko. Horretarako, EIDER CARTON Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zuzendariak lagunduko digu. Eta, bide batez, aldizkariaren urtarrileko zenbakia aurkeztuko digu. Bukatzeko, Vita Aidelos enpresa bisitatuko dugu IRATXE UGARTE biologoaren eskutik. Enpresa horrek biologia ikasteko kit batzuk egiten ditu. DNA, proteinak, lipidoak, gluzidoak eta abar: dena ikasleen eskura, Vita Aidelos enpresari esker. Eta aste honetan gure eskura ere bai, hemen, Norteko Ferrokarrillean.

Arregi, Joseba

Estonba, Andone

Leunda, Joxe

Miguel, Irati

Sarasola, Mikel

Urrutia, Koldo

«2008-01-06»

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biodibertsitatea