Joan den astean, albiste bat ekarri genizuen: Venus Express zundarekin urtebetean egindako ikerketak Nature aldizkarian argitaratu dituzte. Ikertzaileen artean, Euskal Herriko Unibertsitateko talde bat dago, eta talde horretako kide bat izango dugu aste honetan Norteko Ferrokarrillean: JESUS ARREGI astronomoa.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria dagoeneko kalean da... noski, Durangoko Azokan ere salgai dago... eta gaur Norteko Ferrokarrillera ere iritsiko zaigu, aldizkariaren zuzendariaren , EIDER CARTONen, eskutik.
Fisikan ere bada gertuko albiste bat: munduko ioi-iturrien saiakuntza-bankua Euskadin ezarriko dute 2009an. Basqueresearch web guneko IRATI KORTABITARTE gonbidatu dugu, albiste horren atzean zer dagoen azal dezan.
Sarasua Etxeberria, Arantxa
Umaran Sanchez, Adelaida