podcastak

Norteko ferrokarrilla


Loaren zientzia

Loaren zientzia, gurean. Intsektuekin hasi gara, guk bezala, intsektuek ere lo egin behar dutelako. Eta haiengandik ikasi ditugu loaren prozesuari buruzko zientzia asko. Besteak beste, genetikako ikerketak egin dira frutaren euliarekin. Gero, gizakion garunaz hitz egin dugu, hipokanpoaz eta loaren parte hartzeaz ikasketa prozesuan.  Eta saioaren zati handi bat hipokanpoari begira egin dugu. Horrekin batera, ikasketa-prozesuari buruz ere hitz egin dugu.

2026-03-16

Makina erremintaren 2026ko topaketa gurera ekarrita

Aste honetan izan da makina erremintaren biurteko feria BEC zentroan. Feriaz hitz egiteko, gurekin izan dira hiru ikerketa-zentroko aditu, eta kontatu digute ferian erakusten duten teknologia nolakoa den: Harkaitz Urreta (Ideko), Jon Mabe (Tekniker) eta Urko Esnaola (Tecnalia) izan dira gurekin.  Robotak, sentsore kuantikoak eta abar.

2026-03-09

Ez dago argi zer den jenioa izatea zientzian

Jenioi buruzko saio berezia dugu. Jenio hitzaren erabilera egoki edo desegokiari buruzkoa. Adibidez, Sabrina Gonzalez Pasterski eta Matteo Paz gazteak eta azkarrak dira. Fisikari bikainak dira, eta haiek jenio izendatzeko beharra sentitzen dugu. Pasterskiri, adibidez, Einstein berria deitzen diote, nahiz eta horrek zentzurik ez izan. Bien lanaz hitz egingo dugu, bai eta historian jeniotzat hartu izan diren beste zientzialari batzuei buruz ere.

2026-03-02

Australiako zientzia

Australiako zientziari buruzko saio berezia. Ekologiatik hasita, Australia gehiena basamortua delako, wifiren sorreraraino, hango ikertzaile-talde batek sortu baitzuen wifia garatzeko zientziaren azken gakoa.  

2026-02-23

Puntuen inperio kuantikoa

EHUko TXONI MATXAIN kimikariak puntu kuantikoei buruz hitz egin digu. Gaur egun erabiltzen den nanoteknologia orokorra da, esparru askotan. Atomo artifizial deitzen zaie, eta bidea ematen dute argiarekin lan egiteko, atomo gutxi batzuen multzo nanoskopikoetatik abiatuta. Gaur egun, oso-oso erabiliak goi mailako zientzian; 2023ko Kimikako Nobel sariaren gaia izan zen, adibidez.

2026-02-16