Emakume zientzialarien argitan
Virginia García Pena, eguzki-eklipseaz
Virginia García Pena Aranzadiko astronomoa aurten izango dugun eguzki-eklipse osoaz aritu zen Emakume zientzilarien argitan solasaldi zikloan, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranekin batera.
Solasaldian, eguzki-eklipseak zer diren azaltzeaz gain, aurtengoa nola eta nondik ikusi jakiteko aholkuak ere eman zituen Virginia Garcíak.
Zikloa, berriz, Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatzen dute elkarlanean, eta emakume zientzialariak ezagutaraztea du helburu.
"Eguzki-eklipse osoa, gertakari astronomikoa baino gehiago" solasaldiaren aurkezpena ikusteko, egin klik hemen.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



