Emakume zientzialarien argitan

Olatz Ortega Vidales zientziaren demokratizazioaz

Olatz Ortega Vidales Bilbon jaioa da, 1997an. Zientzia demokratikoagoa eta inklusiboa izateko lanean ari da. EHUn Biologia ikasi ostean, Suediara joan zen LGTBIQ+ pertsonen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen ahalduntzearen inguruan lan egitera. Gerora, EHUko Ekotoxikologiako Erasmus Mundus masterra ikasi zuen. Egun, zientzia gizartean zabaltzeko lanean ari da; besteak beste, Plentziako itsas Estazioko "Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" herritarren zientziako proiektu inklusiboaren ikertzaile-taldearen parte da. 

Ana Galarraga Aiestaranek gidatu du solasaldia, "Emakume zientzialarien argitan" zikloaren barruan, eta, Ortegak, bere ibilbidea azaltzeaz gain, zientzian era guztietako pertsonek parte hartzearen garrantzia nabarmendu du, eta helburu hori duten proiektuak aurkeztu ditu.

Zikloa Elhuyar eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Berdintasuna