Emakume zientzialarien argitan

Aitziber Sarobe Egiguren biodibertsitateaz

Aitziber Sarobe Egigurenen eta Ana Galarraga Aiestaranen arteko solasaldia, biodibertsitatearen galera eta haiei aurre egiteko politikei buruz. Solasaldia Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloaren barruan kokatzen da, emakume zientzialari euskaldunak ezagutzera ematea duena helburu.

Sarobe biologian doktore da eta ekologian espezializatuta dago. Irakaslea da HUHEZIn, eta, militantzian, Arkamurka Zarauzko natura-taldeko kidea, baita Naturkon Gipuzkoako talde ekologistarena ere. Urteak daramatza naturaren kontserbazioaren alde lanean, eta ikuspegi horretatik eta ebidentzia zientifikoetan oinarrituta, kritikagarriak iruditzen zaizkio lurraldearen gainean hartu diren eta hartzen ari diren hainbat erabaki.

Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloa Donostia Kulturaren eta Elhuyarren arteko elkarlanaren emaitza da.

 

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Berdintasuna