Ekosfera
Klima-aldaketa al da erruduna?
Clair Barnes World Weather Attribution taldeko ikertzailea da, Imperial College-n, Londresen. Gurekin izan da otsailak 11ko saio berezian. Talde hori erreferentea da. Muturreko gertaera meteorologikoen atribuzioa ikertzen dute, alegia, gertaera bakoitzean klima-aldaketak zenbateraino eragina duen. Los Angeleseko suteak edo Congoko uholde erraldoiak, adibidez. O11ren harira, Erresuma Batuko zientzia-sisteman emakumearen egoera zein den eta bere eskarmentuaz ere hitz egin du.







